2008/07/16

BARRI SORTA LABURBILDUTA

- 2007an bi aldiz kaleratutako gure delegatuak, epaiketa guztiak irabazi eta indemnizaziotaz aparte, readmisioa ere lortu dau.

- 2008ko UDALHITZ lan hitzarmenaren aurreakordioa lortu da.

- 2007an ELAko afiliatuek erreklamatutako Asunto Partikularretako 6 egunak lortu dira, dagoeneko ezarri dan jurisprudentzian agertu bezala (2008-07-01ko EAEko Epaitegi Gorenaren sententziak). Ondorioz, 2008tik aurrera Bermeoko udal langile guztiek 6 egun daukie eta ez lan hitzarmenak xedatzen dauzan 4egunak. LAB-eko delegatuek (E.A.E. anderearen ahotik) "jetada" legez izendatu ebien erreklamazio hau. Eta orain zer egingo ete dabe?

-2007an ELAko afiliatuek erreklamatutako Konplementu Espezifikoaren soldata masaren %1eko dirua ere hile honetan jakingo dogu zertan geratzen dan. Gaur bertan Gernikako Udalak erreklamazio hori onartu deutse udal langileei, sententziei itxaron barik.