2013/02/22

MARTXOAK 16, DANOK BILBORA

"EUSKAL HERRIAN LAN ETA ESKUBIDE SOZIAL DUINAK - Eredu Social eta Ekonomiko berriaren alde" lelolean, GUNEA osotzen daben ELA, LAB, gainontzeko sindikatuek eta HAINBAT ETA HAINBAT GIZARTE TALDEEK,

MANIFESTAZIO DEIALDIA

Eguna: MARTXOAREN 16AN, larunbata,

Tokia: Bilboko SAGRADO CORAZON enparantzatik irtengo dana

Ordua: ARRATSALDEKO 17:30ETAN.


Autobusak izango dira Bermeoko lameratik arratsaldeko 15:30etan. Irekiak dira etorri nahi duen guztientzat, langile, lagun, senide....

Izena ematea besterik ez duzue. Kontaktuan jarri zure delegatuekin  edo ela@bermeo.org helbidera zuzendu izena emateko. Eserleku mugatuak dira

DEIALDIAREN MANIFESTUA IRAKURTZEKO, SAKATU HEMEN


Oharra: ez nahastu enpresa komite bidez LABek bultzatutako martxoaren 9ko ekintzekin. Gehiago ikusteko, sakatu hemen.

ELKARKIDETZA 2012

Dakizuenez, urte korapilotsua izan da ELKARKIDETZArentzat, EPSV-ei aportazioak egiteko debekua ezarri zanetik Madrilgo Gobernuren eskutik.

Hasiera batetik ELAk langileen eskubide diran aportazio honeek defendatu ditu, lan hitzarmenetako akordioak errespetatzeko exigituz politikoei, aldebakarreko erabakiekin apurtu beharrean. Eta horretan jarraitzen dogu.

EAE/CAPV ko Udal eta foru gobernuek Madrildik datozen murrizketei eta beste askori ere, amen egin deutse jarraiki aplikatuz. Langileen eskubideen kontra aritzeko, ez dago desadostasunik politikoen artean.

Inposaketa legala zala argudiatu zuten, inhabilitazioa aipatu ere.
Egun, 52 erakunde publikok bere aportazio osoak mantentzen ari dira. 
Beraz, arrazoia genuen: borondate politikoan datza aportazioen kontua ere.

ELKARKIDETZARI UDAL APORTAZIOAK EGITEA EXIGITZEN DUGU udal politikoei borondate politiko hori erakutsi dezaten.

2012.urtea amaitu da eta ELKARKIDETZA EPSVk bere ibilbidea jarraitzen dau, errentagarritasun maila altuak mantenduz. Azken datua %8,54ko errentagarritasuna; EPSV honen bataz-besteko errentagarritasunaren parean.

 Informazio gehiago ikusteko, sakatu hemen


ELKARKIDETZA-kin lotuta, CONFEBASKen proposamena aipatu beharra dago. EPSVetan dagozan diruak, gure diruak eta ez beste inonak, enpresei kredituak emoteko proposatu dabe, eta Eusko Jaurlaritzak adostasuna agertu du, langileen diruekin jolasteko, berriro ere.

Zein erraza dan inoren diruekin jolasean ibiltzea.

 CONFEBASK-en proposamenari erantzuna irakurtzeko sakatu hemen