2015/05/08

UDAL HAUTESKUNDEAK 2015. BERMEOKO HAUTAGAIEKIN BATZARRAK.



SARRERA.-
Aurreko hauteskudeetan egin genuen modura, oraingoan ere egoki ikusi dogu udal hautagaiekin batzarrak egitea arrazoi sinple batengatik: udala kudeatzera datorrenaren ikuspuntua ezagutu eta udal langileen errealitatea ezagutaraztea.

Aurtongo hauteskudeetarako gainera, herritar plataforma bi aurkezten dira eta hautagaiak eta honeen programak ezagutzea inoiz baino beharrezkoagoa egin da. Izan ere, herritarren plataformetan aritzen diran pertsonen profilak oso ezbardinak dira.

Bipartidismotik aldentzeko nahia zabalduta dago Bermeotarrengan, sinadura batze prozesuetan izandako partaidetza ikusita, eta hori herriko maila guztietan nabari da, udal langileen artean ere.

Bakoitzak bere ondorioak ateratzeko, informazio hau prestatu da:

HELBURUAK:
a)    Udal langilegoaren errealitatea ezagutaraztea. Estereotipoak apurtu. Hona hemen zabalduta dagozan kontzeptu oker batzuk, ekiditu behar diranak:

-       Udal langileak partidu potilikoek entxufatutakoak dira. Talde Politiko nagusien esanetara dagoz.
-       Zinegotziak eta Funtzionarioak gauza bera dira. Ez da desbardintzen POLITIKO eta LANGILE kontzeptuak. Hautagaiek ez daukie argi zein dan bakoitzaren eginkizuna udalaren funtzionamenduan.
-       Udal langileak asko kobratzen dabe eta lan eskasa (kalitatea) eta gutxi (kantitatea) egiten dabe.
-       Udal langileak ez dira Bermeotar modura hartzen. Boto eskubidea daukagula eta gure zergak ordaintzen doguzala ahazten dabe.

b)    Hautagaiak aurreko estereotipoetan badagozan ala ez aztertu. Hautagaien Herri administrazioaren funtzionamendua eta udal langilegoaren ezagutza maila aztertu:

Honetarako hiru galdera planteatzen doguz, batzarretako abiapuntu modura:

-       Zein iritzi, ikuspuntu, konzeptutan daukazuz Udal langileak?
-       Zein da zure ezagutza Bermeoko Udaleko egoera ekonomikoarena eta udal funtzionamenduarena?
-       Zein da zure ezagutza Bermeoko udaleko langileen egoerarena, kezkak eta gatazkak udalarekin (enpresario legez aritzen dan einean)?


ABIAPUNTUA.-
-       Udal Gobernuan dagoan taldeagaz ez da batzarrik eskatzen hautagai bardinak aurkezten dabezanean. Agintaldian erakutsitako planteamenduekin galderak erantzunda geratzen dira.

-       Oposizioan dagozan taldeei batzarrak eskatzen jakiez, batez ere, hauteskunde batetatik bestera hautagaien zerrendak aldatzen dabezalako emaitza hobeagoak lortzeko asmoagaz.

-       Udalerrian aurkezten diran bestelako aukerak ezagutzea.


EMAITZA
BILDU.-  Alkatetzarako hautagaia eta ekipoa bardinak dira, aldaketa batzuk salbu. Aurreko ekitaldiaren ildoan jarraituko dala ulertzen dogu.

EAJ/PNV.- Aurreratu egin jakuzan eta 2015-02-15eko DEIAn agertu ziran ondorengoa zabalduz: “EL PNV toma el pulso a Bermeo. La formación definirá su programa electoral escuchando a 150 agentes sociales de la villa.” Sindikatuok eragile sozialak gara. Egun, hiru hilabete igaro ondoren bardinetan gagoz.
Programa: Ez dogu link zehatza lortu. Orokorra: www.bermeo.eaj-pnv.eus

IZARTU BERMEO.- Hauteskundeen ostera arte ez dirala batzartuko adierazi deuskue. Euren erantzuna:

“como te dije si conseguimos entrar en el ayuntamiento hablamos con todos, incluido vosotros por supuesto.
Como te dije queremos mantener una coherencia en las líneas a seguir y una de ellas era vernos dentro del ayuntamiento primero antes de mantener conversaciones con nadie. El PNV quiso reunirse también con nosotros y les pedimos lo mismo que a vosotros, a partir del 24 M, si conseguíamos meternos dentro, nos parecía lo más sensato, estamos siendo prudentes e imparciales, esa es nuestra idea desde nuestra fundación 

Os mandamos nuestro programa electoral para que veáis qué puntos defendemos 
Kontaktuan gaude, agur bero bat 



GUZAN.- Azaldutako interesa eta batzarra burutzeko prestutasuna ezkertzekoa da. Batzarra burutu zan eta gure galderak planteatu ere.

Zera adierazi deuske modu orokorrean:

-        Argi daukie udal langileak eta politikariak ez dirala gauza bera.
-        Zerbitzu publikoen aldeko postura argia agertu dabe.
-        Ezagutza eskasa baina ikasteko gogotsu agertu dira, udal funtzionamenduaren kontuetan.
-        Harridura agertu dabe udal langileen eta udalaren arteko gatazketaz aritu garenean; ezagutza eskasa onartuz. Ilusio handiagaz agertu dira; ikasteko, batzartzeko eta hitz egiteko irekiak.

Transparentzia da euren oinarria, eta udalean gerta daitekezan guztien barri herriratzean oinarrituko dirala azpimarratu gura izan dabe.

Itsuki irratian elkarrizketa: http://guzan.org/elkarrizketa-irratian/


Hemen informazioa. Bakoitzak bere ondorioak atara daizala.