2012/11/26

ELKARKIDETZA ETA UDAL APORTAZIOAK

ELKARKIDETZAko Gobernuko Juntak azaroaren 23an egindako batzarrean ABENDUKO APORTAZIO EXTRAri buruzko erabakia argitaratu du bere web gunean:


Gai honeri lotuta, Bermeoko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak azaroaren 19an hartutako erabakia eransten zaizue, non kuota instituzionalaren zatia soilik ordainduko dela erabaki den, arriskuari dagokion kuota hain zuzen ere.



Murrizketa hau dela eta, ELAk iragarri zuen bere jarrera: 20/2012 RDL-ari Tribunal Konstituzionalak errekurtsoa onartuta dauka. Beraz, posible da instituzioek aportazio osoekin jarraitzea, (jubilazioa+arrisku). Erantsita urriko oharra.



Guzti honen aurrean, Udalari aportazio osoa egiten jarraitzeko eskatzen diogu, aipatutako konstituzionaltasuna argitu arte behintzat.



ELA BERMEO



LAN DUINA ETA ESKUBIDE SOZIALEN ALDE


Pasa dan irailaren 26ko greba orokorrera deitu ebien sindikatu eta erakunde sozialek GUNE deritzon plataforma osatzen dogunok hain zuzen, zenbait mobilizazio prestatu dabez azaroaren 26tik 30era EUSKAL HERRIA MARTXAN izenpean, LAN DUINA ETA ESKUBIDE SOZIALEN ALDE. Martxa hori gure eskualdean DURANGOtik igarotzen da gaur azaroak 26, arrastsaldeko 19:00etan Ezkurdi enparantzan konzentrazioa eginaz, eta kanpaina honen amaiera azaroaren 30ean izango da Iruñea, Gasteiz, Bilbo eta Donostia hiriburuetan MANIFESTAZIOekaz. Bilbokoa, azaroaren 30ean, arratsaldeko 18:30etan Sagrado Corazon enparantzatik urtengo da.

Partehartzera animatzen zaituegu!!!


Los sindicatos y organizaciones sociales que conformamos la plataforma que convocó la huelga del pasado 26 de septiembre, GUNE, planteamos una semana de movilizaciones EN DEFENSA DEL TRABAJO DIGNO Y POR LOS DERECHOS SOCIALES. Las protestas tendrán lugar entre el 26 y 30 de noviembre y culminarán con manifestaciones en Iruñea, Gasteiz, Bilbo y Donostia. Hoy lunes, en Durango Concentración en la Plaza Ezkurdi a las 19:00 y el viernes 30, en Bilbao Manifestación a las 18:30 desde la Plaza Sagrado Corazón.

Os animamos a participar!!!!