2012/05/23

MAIATZAK 31, MOBILIZAZIO EGUNA


MAIATZAK 31, DANOK MOBILIZATZERA.

Goizez, langileen asanbleak eta konzentrazioak burutuko dira.


Arratzaldez, manifestazioa Bilbon. Autobusa lameratik urtengo da 17:15etan.

Jarraitu ondorengo link-a informazio gehiagorako, baita manifestua irakurtzeko ere.

MANIFESTUA IKUSTEKO SAKATU HEMEN!!!

2012/05/14

MAIATZAK 20 -MOBILIZAZIOA-



AUTOBUSAK IZANGO DIRA:

- BERMEOtik goizeko 10:30etan Lamerako Bus geltokian.

- GERNIKA eta DURANGOTIK goizeko 11:00etan.

- ZORNOTZAtik goizeko 11:15etan.

Autobusetan aurretiz apuntatzeko, zuen delegatuagaz kontaktuan jarri.

2012/05/08

ENPRESA SUBKONTRATAK PUBLIKORA BUELTATZEA ETA LANGILEEN SUBROGAZIOA

ELA sindikatua enpresen eskuetan dagozan udal zerbitzuak publikora bueltatzearen alde agertu da behin eta berriz. Baina bueltaratze honek ezin dau suposatu lanean ari diran langileen eskudibeak zapaltzea.

Hau izan da Lekeitioko Udalean gertatutakoa, non FCC enpresaren bitartez hiru lorazain lanean ari ziranak, orain udalak kaleratu gura dabez, eta beste batzuekaz ordezkatu lan poltsa erabiliz.

Honek, hiru langileak langabezira bidaltzea suposatzen dau, euren eskubideak zapalduz. Hau, Udalhitz-aren eta Langileen Estatutoaren hurratzea suposatzen dau.

Hara joan ziran gure bost delegatu, langile honeei alkartasuna adierazteko.

Ezjakintazuna baztertzeko informazioa: subrogazioak ez dau suposatzen finkotasuna administrazio publikoetan; horretarako oposaketa egin beharra dago. Honetaz badogu zenbait adibide Bermeoko Udalean, eta ez dau azalpen gehiagorik behar.

Informazio gehiago irakurtzeko, SAKATU HEMEN