2010/04/15

BERMEOKO SANCTI SPIRITUS EGOITZAKO LANGILEEN EGOERARI BURUZ.

Correo eta Hitza komunikabideetan martxoaren 27an, asteazkena, agertu diren PRENTSA-OHARRETAN Bermeoko Udaleko alkateorde Mirenlur URIONDO andreak adierazi du ELA sindikatua “gezurretan” ari dela, Sancti Spiritus egoitzaren lan-gatazka dela-eta. Horren ildotik, ELA sindikatuko eskualde-arduradun Mikel ETXEBARRIAk hurrengo puntuak argitu gura ditu:

1.- ELA ez da gezurretan ari, esaten badu Bermeoko Alkatetzarekin hainbat bider saiatu dela bilerak egiten, arazo hori eta beste batzuk konpontzearren. Ahoz zein idatziz bilera eskatu dugun guztietan isilarekin edo ezetzarekin erantzun digute, hori bai alkateak beti esaten zuen “dagokidan erantzukizuna neureganatu egingo dut”. Hori horrela, Lan Ikuskaritzara (egoitzaren kasuan) edo Epaitegira (beste batzuetan: langile-kaleratzeak edo hitzarmena ez betetzeak) jo behar izan dugu, langileen eskubide urratuak berroneratzeko. Baina Alkatetzak edo Gobernu Taldeak ez du bere gain hartu erantzukizuna, alkateak esaten zuen bezala.

2.- Sancti Spiritus egoitzari bagagozkio, esan behar dugu 2001. urtetik azpikontratatu izan dituela langile batzuk (32 langiletik 17), hainbat enpresarekin (Zabaltzen, Bizitzen eta EULEN), kostuak merkatzeko asmotan, antza. Baina benetan egin dutena 17 langile azpikontratatuen baldintzak —lanekoak eta ekonomikoak— prekarizatzea izan da. Izan ere, gainerako lankideekin duten aldea ez da makala: 10.000 euro urtean. Baina alde hori ez da erabili zerbitzuaren azkeneko kostuak merkatzeko, esaten zuten bezala, bitarteko enpresa aberasteko baizik. Azpikontratazio hori, gainera, langile-lagapen hutsa zen, eta hori legez kanpokoa da Langileen Estatutuaren arabera, erantzukizun penalak ere ekar ditzakeena.

Hori horrela, eta negoziaziorik eza dela-eta, ELAk Lan Ikuskaritzara jo zuen, eta han zigor-espedientea ireki zioten Udal Patronatuari. Gainera, Lan Ikuskaritzak bere kabuz demanda bat jarri zion Bizkaiko Lan-arloko 7 zk.ko Epaitegian, “legez kanpoko langile-lagapena” zela-eta. 2009ko abenduaren 7ko 536 zk.ko epaian ebatzita geratu zen bezala, Patronatuak Langileen Estatutuaren 43. artikulua, LANGILE-LAGAPENari buruzkoa, hautsi zuen. “Legez kanpoko langile-lagapenaren” ondorio juridikoa kontratu mugagabea onartzea da eraginpeko langileari.

Horrez gain, enpresa azpikontratatuak, egoera ikusita, zerbitzua ematen ez jarraitzea erabaki zuen, “legez kanpoko langile-lagapen”aren erantzule solidarioa baitzen (L. Estatutuaren 43.3 art.). Epaiak berak, eta gero EULENen kontratu-deuseztatzeak behartu zuten Patronatua langileak subrogatzera, eta hala egin zuen 2010eko martxoaren 1ean. Horretaz gain, 250.000 euro baino gehiago ordaindu beharko dira orotara soldata diferentzi bezala, gehi kotizazio sozialak. Gertatutakoaren erantzukizuna ez dagokie eraginpeko langileei, Alkatetzari edo Gobernu Taldeari baizik, azken horiek hartu baitzuten erabaki politiko okerra.

3.- "Berdintasuna, publizitatea eta merezimendua" oinarrizko printzipioak ez errespetatzea ELAri leporatzeak erakusten duena herri-administrazioen kontratazioaz ezer gutxi jakitea da, epaiaren nondik norakoak argiro zehazten dituen jurisprudentzia ugari baitago. Eta hori ez da eskubiderik gehitzea langile horiei. Horregatik guztiagatik, esan behar dut alkateordearen adierazpenek, faltsuak izateaz gain, langile horienganako ezinikusia sortu nahi dutela, eta egoeraren errua sakabanatu. Baina benetako errudunak, bakarrak, Alkatetza eta Gobernu Taldea dira.
Mikel Etxebarria Campos. ELAko Gernika-Durangoko arduraduna.

SOBRE LA SITUACION DE LAS TRABAJADORAS DE LA RESIDENCIA MUNICIPAL SANCTI SPIRITUS DE BERMEO

Ante las NOTAS DE PRENSA aparecidas, en los medios de comunicación Correo e Hitza, el miércoles día 27 de marzo, en las que la Tte. Alcalde del Ayuntamiento de Bermeo Dña. Mirenlur URIONDO acusa al Sindicato ELA de “mentir” en relación al conflicto laboral de la residencia Sancti Spiritus, Mikel ETXEBARRIA en calidad de Responsable Comarcal de la Central Sindical ELA, quiere aclarar que ....

1º) ELA no miente cuando dice que ha intentado mantener reuniones con la Alcaldía de Bermeo para solucionar éste y otros problemas, ya que cada vez que hemos solicitado una reunión (verbal y escrita), hemos recibido por respuesta el silencio ó el rechazo, eso si, manifestando el Alcalde... “asumiré la responsabilidad que me corresponda”, por lo que nos hemos visto obligados a recurrir a la Inspección de Trabajo (Residencia) o al Juzgado (en otras situaciones de despidos o inaplicación de convenio) para que fueran restituidos los derechos conculcados a los/as trabajadores/as, pero la Alcaldía o el Equipo de gobierno NO ha asumido la responsabilidad de los hechos.

2º) Con relación a la Residencia Sancti Spiritus, decir que (desde el año 2.001) ha venido subcontratando parte del personal (finalmente 17 de 32 trabajadoras/es) con diversas empresas (Zabaltzen, Bizitzen y EULEN), para supuestamente abaratar costes, cuando en realidad lo que han hecho ha sido precarizar las condiciones laborales y económicas de estas/os 17 trabajadoras/es subcontratadas/os, cuya diferencia salarial (con el resto de compañeras/os) es de aprox. 10.000 euros anuales, que iban a parar a manos de la empresa intermediaria, pero no abarataba los costes finales del servicio. Dicha subcontratación, constituía una mera cesión de trabajadores, considerada ilegal por el Estatuto de los Trabajadores que incluso puede derivar en responsabilidades penales.
Ante dicha situación y la falta de solución negociada, ELA recurrió a la Inspección de Trabajo que abrió expediente sancionador al Patronato Municipal y además cursó demanda de oficio por “cesión ileal de trabajadores”, al Juzgado de lo Social Nº7 de Bizkaia, cuya sentencia (Nº536/2009) de fecha 7 de diciembre de 2009, recoge que el Patronato ha infringido el Art. 43 del Estatuto de los Trabajadores que versa sobre la CESION DE TRABAJADORES. La consecuencia jurídica de la “cesión ilegal de trabajadores”, es la adquisición de la condición de trabajador/a con contrato indefinido.
Además, la empresa subcontratada, ante la situación planteada, decidió no seguir prestando el servicio, ya que es responsable solidario (según el art. 43.3 del E.T.) de la “cesión ilegal de trabajadores”, por cuyo motivo el Patronato se vio obligado (por la sentencia y posterior rescisión del contrato de EULEN) a subrogar al personal, con fecha 1 de marzo de 2010 y el abono de las diferencias salariales que ascienden en total a más de 250.000 euros, más las cotizaciones sociales al respecto. La responsabilidad de los hechos no recae sobre las/os trabajadoras/es afectadas/os, sino sobre la Alcaldía o Equipo de Gobierno y viene causada por la errónea decisión política.

3º) Acusar a ELA de no respetar los principios básicos de “igualdad, publicidad y merito, solamente demuestra una grave ignorancia en materia de contratación en las administraciones públicas, ya que existe numerosa jurisprudencia al respecto, donde se concreta el alcance de la resolución judicial, la cual no conlleva ningún derecho añadido para estas/os trabajadora/es. Por lo expuesto decir que dicho comentario de la Tte. Alcalde, además de incierto, solamente pretende provocar el rechazo hacia dichas trabajadoras/es, cuando los verdaderos y únicos culpables son los que han provocado dicha situación, es decir la Alcaldía y Equipo de Gobierno.
Mikel Etxebarria Campos. Responsable de ELA en la Comarca Gernika-Durango.

2010/04/06

LANPOSTUEN ERREGULARIZAZIOA

Lanbide Hastapena eta Musika Eskolako udal langileen kontratazioa erregularizatzeko proposamena aurkeztu dau Udalak martxoaren 30ean.

Katalogazio Batzordean lanpostuen erregularizazioa behin eta berriz eskatu arren konpondu ez dana, orain konpontzeko bidea irekitzeko prest agertu da Udala, eskaintza mugatua izan arren. Poztekoa bai, baina oraindik 2009ko iraileko Osoko Bilkurako erabakiak epaitegietan errekurrituta daukaguz, erregularizazio hau bideratzeko bestelako biderik ez zalako hain zuzen.

ELA sindikatuak hainbat eta hainbat eskari erantzun barik izan ondoren: lanpostuak erregularizatu eta RPTan sartzeko eskariak, negoziaketa mahaia deitzeko eskariak, Alkatetzagaz batzarrak izateko eskariak...erantzuna izan dabe eta martxoaren 30ean gauzatu zan Alkatetzak deitutako batzarra.

Izan daiteke ere ELA SINDIKATUAK Gernikako Udalean egindako lanaren islada izatea deialdiarena. Kontratazio irregularren egoera salatu dauan bakarra ELA izan dalako Gernikan. Beste sindikatuek edo ezer ez edo kontrako jarrerak erakutsi dabez. Bermeoko Udalerako jarrera aldatzeko ahaleginetan dabiltza antza danez. Ea zenbat irauten deutsie.

ELAtik zera ohartarazten deutsiegu: Udal langileen eskubideak zapaltzeko proposamenak egin baino lehen, herritarren diruagaz ordaindu behar dauala Udalak gogoan izateko. Gogoratu 2007an gertatutakoa. “Sintonia” horrek ez dira langileen mesederako, eta sententziek bermatzen dabe guk esandakoak.

Kontratuen erregularizazioa ez dabe sindikatuek ezartzen, legeak baizik. Legea bakarra da danontzat eta urtenbidea ere bakarra izan behar da kontratu irregular guztientzat. Diskriminaziorik ez.

ELAk Bermeoko Udalean daukan gehiengo sindikalaren ahotsa entzunaraziko dau.

Informatzen jarraituko dogu.