2008/12/18

LANPOSTUEN KATALOGAZIOA-ABENDUA 2008

Kaixo sindikatuko kideok.

Bere sasoian informatu bezala, Katalogazio Batzordean aritu gara informazioa jasotzen, hasiera batetan joango ez ginela esan arren, sindikatu bakoitzaren representatibitatea kontutan ez zalako.

Hona hemen jasotakoa katalogazioan:

2008ko abenduan izandako Osoko Bilkurean Bermeoko Udalak Lanpostuen Katalogazioa onartu du.

Udalak emondako informazioaren arabera, katalogazioan lanpostuen baldintzak eta ezaugarriak finkatu behar ziren; besteak beste "complemento especifico" dalakoa osotzen duten ezaugarriak zehaztu behar ziren, hori bait da Udalak baloratu behar duena Lanpostuen Balorazio prozesu batetan. Baina ez da holakorik izan.

UDALHITZ lan hitzarmeneko 172 eta hurrengo artikulueta xedatzen da C.E. horretan sartzen dena. Hortxe daukazue informazio osoa. Zehaztu gabe utzi dutena, zera da, lanpostu bakoitzaren: disponibilidad, jornada ampliada, dedicación especial, penosidad, peligrosidad, nocturnidad, turnicidad...eta antzeko kontzeptuak. Hauek dira lanpostuen baldintzak eta ezaugarriak.

Bestalde, RPTan dauden lanpostuak baino ez dituzte aztertu, gainontzeko guztiak alde batera utzita: Antolakuntza eta Berhaz, Behargintza, Musika eskola, Turismo, GIZ, Lanbide Hastapena dira besteak beste Udaleko Plantiletan agertu gabe jarrituko dutenak. Berrantolaketarik ez da izan.

Singularizatu ezin diran lanpostuak singularizatuta mantentzeko asmoa dute. Mailaz mailako ezbardintasunak mantentzeko asmoa dute. Lan berdina-soldata berdina diogu guk.

Udalak katalogazio batzorde bat osotu zuen, baina helburu zehatzik gabe eta hona hemen emaitza.

Lanpostuen deskripzio fitxen irakurketa saioetaz aparte ezer gutxirako balio izan du Katalogazio Batzorde horrek. Eta hartutako erabakian sindikatuen onetsia dutela agertzen da. Gurea ez.

Hau da istoria. Plenoan onartutako lanak errealitatera egokitu gabeko lanaren istoria, langilegoaren arazoei irtenbidea emango ez diona eta hare gutxiago udalaren egiturari konponbidea. Denon kalterako dira bai langileentzat baita udal zerbitzuentzat ere.

Egin gabe geratu dena, balorazioan egiteko utzi dute azken katalogazio batzarrean. Desoreka zaharrak hortxe dagoz. Ea desoreka berriak behintzat konpontzen duten (soldata eskala bikoitzak etabar).

Gure sindikatua saiatu da guzti hauek aldatzen baina LAB sindikatuak ez ditu ELAren proposamenik onartzen langilegoaren onerako izan arren, eta agintariek hare gutxiago logikoa danez.

Egindako lanarekin ados agertu direnak EAJ eta LAB izan dira. Aspaldi gatoz esaten harreman istua dutela. Agintearekin dagoen sindikatua ezin da langileekin egon kontrajarrita daudelako batzuen eta besteen interesak.

Kromo aldaketetan aritu dirala somatzen dugu. Eta horrek emaitza bakarra du: langile asko kaltetuta irtengo dirala gutxi batzuen mezedetan 1991ean gertatu bezala. Istoria errepikatzeko bidean goazela dirudi. Hobe horrela ez izatea, gehiengo sindikal honentzat onartezina dalako.

Informatzen jarraituko dugu.

Bermeon, 2008ko abenduaren 15ean.