2009/09/25

URRIAREN 7AN, DANOK BILBORA!


ELA SINDIKATUAK, "ABERASTASUNA BANANDU" kanpainaren amaierarako ekitaldia antolatu dau Bilboko La Casilla-n datorren urriaren 7an, eguastena.

Danok dakizuenez, ELA sindikatuak krisiaren eraginak aurrikusirik eta 2009ko urtarrilean abiarazitako kanpaina honetan, bai Gobernuek bai enpresariek eskutik helduta, langile guztien eskubideak zapuzten aritu dirala salatu dau. ERE-ak, neoliberalismoan oinarritutako politika fiskal eta sozialak bideratu dira, eta hainbat eta hainbat atzerapen gure eskubideetan...

Langileon ahotsa entzu behar dabe eta horretarako, Bilboko ekitaldi honetan danon partehartzea garrantzi handia dauka.

Parte hartu gura daben guztiei lizentzia eskatu ahal jakie Udalhitz-eko 140.e) artikuluaren arabera. Autobusak izango dira.

Idatzizko informazioa lortzeko sakatu hemen.
Informatzen jarraituko dogu.

2009/09/04

ELAk salatu egiten du presoen eskubideekiko elkartasun espresiobideak desagertarazteko emaniko aginduak

Bermeoko udal langileei zenbait kartel erretiratzeko aginduei buruz, hona hemen ELA sindikaturen orri informatiboa:

TESTUA