2011/04/11

ELA-K AURKEZTUTAKO PLATAFORMA BERMEOKO UDALERAKO

Apirilaren hasieran abiatutako prozesuagaz jarraituz, eta udal langileen ekarpenak jaso ondoren, hemen daukazue ELAren PLATAFORMA.
ELA-REN PLATAFORMA BERMEOKO UDALERAKO. Irakurteko sakatu hemen.

Eskerrik asko parte hartu dozuen guztioi.

ELA BERMEO

ELKARKIDETZA- 2010EKO MEMORIA

MEMORIA OSOA IKUSTEKO SAKATU HEMEN

 Martxoaren 31n egin zen Donostian Elkarkidetza, BGAEren Biltzar Nagusia. Bertan 2010. urteko kudeaketa gehiengo zabal batez onetsi zen.

Bertaratu zirenen %85ek aldeko botoa eman zuten —herri-erakundeen ordezkarien %96 eta bazkideen ordezkarien %80—. Urteko alderdi nagusiak honako hauek izan dira:

Errentagarritasun garbia, alegia, behin kudeaketa-gastuak kendu ondoren, %5,43koa izan da.

Eta hori hala izan bada, hain urte ekonomiko txarrean, inbertsio-politika egoki bati esker izan da. Hori dela-eta, gizarte-aurreikuspeneko erakundeetan lehena izan gara berriz ere. Estatu- mailako eta gure inguruko pentsio-planen eta funtsen aldean, gurea ekitaldi ona izan da.

Elkarkidetzak dituen 25 urteetan batez bestez lortu duen errentagarritasuna %8,5ekoa izan da; beraz, inflazio-tasaren %4 soberaz gainditua izan da.

2010eko kudeaketa-gastuak eramandako ondarearen %0,34koak izan dira, erakundearen ibilbide osoan gutxienekoa, eta joera beheranzkoa da. Hala eta guztiz ere, inbertsioak egin dira kalitatean, eraikinak zaharberritzen, kudeaketa-tresna berrietan, prestakuntzan, komunikazioa hobetzean, eta abarrean. Aipaturiko proiektuen artetik bi ez dira oraindik amaitutzat jo: kalitate-prozesuak, eta bazkideentzako arreta eta informazioa hobetzea.

Era berean, erakundearen kaudimena bermatzeko aldaketak, teknikoak eta erregelamenduzkoak, abalatu egin dira. Izan ere, iaz egindako azterlan teknikoen ondorioz, prestazioen kaudimena eta estaldura bermatzeko aldaketak sartzen hasi da. Gure ekonomia- ingurua kontuan hartuz, badirudi etorkizunean lortuko den errentagarritasun-maila ez dela izango orain arte lortutakoaren neurrikoa; horregatik, egokitzat jotzen da interes teknikoa espero daitekeen errentagarritasun horretara moldatzea; eta beraz, %4tik %3,5era aldatzea, eta pentsiodunen mozkin-partaidetza ere aldatzea. Aldaketa tekniko horien guztien helburua sistemaren segurtasunari eustea da, esparru ekonomiko berrien ildotik joanez, eta geroko pentsioak bermatzearren.

Orain, pentsioen sistema publikoa erreformatu ondoren, inoiz baino beharrezkoagoa da sistema horren osagarriren bat izatea. Eta horretarako, sistema egoki batek oinarri hauek behar ditu izan: negoziazio kolektiboa, kuota partekatuak, eta biziarteko errentak jasotzea. Elkarkidetza bat dator eskema horrekin orain dela 25 urtetik hona, baina eskema hori gogoko ez duten bakarrak sistema publikoaren erreforma onartu eta sinatu duten horiek berak dira.