2011/10/05

OSASUN PATRONATOA - OPE

Udaldia amaitu eta gauza asko izan dira pasillo tartean komentatu diranak Osasun Patronatoko eta Bermeoko Udaleko OPE-ei buruz. Noizko? Zergaitik atzerapena?

Osasun Patronatoko Presidenteak berak, OPE geldirik dagoala sindikatu batek errekurritu daualako, esan eban asanblea batetan....hori da antza, atzerapenaren zergaitia.

ELAk dakiela, OPEa aurrera eroateko erabakia sendoa egoan korporazio barrian ere, baina lotu behar izan dabe..arazo ekonomiko larriengaitik. Nominak ordaintzeko ere ez egoala entzun dogu,  hau ere pasillo tartean...

Seriotasun osoa behar dauan gaia izanik, eta esamezak alde batera utzita, ELA-ren ikuspuntua aztertzeko, SAKATU HEMEN

Bestalde, zoriondu beharra dago, Osasun Patronatoko langile eta sindikatu kide biri, epaitegi bidez euren aintzinatasuna onartzea lortu dabelako: 1997tik eta 2000. urtetik aurrera respektiboki.

Denbora hori, EULEN, BIZITZEN eta gainontzeko enpresa pribatu bidez, osasun patronatoan lan egindako denborari jakogo.

Eta guk demostratu bezala, ETA EZ BESTE INORK, ezlegezko egoeran aritu diran enpresak ziran horreek guztiak.

Eta enpresa horreetan danetan egindako lanen denbora da hain zuzen ere onartu deutsiena aintzinatasun denbora legez.

Berriro ere, epaitegietara jo behar bakoitza bere tokian jartzeko. Inork ez da lotsatu behar???

Berriro ere, Zorionak ELAkideoi.