2009/04/29

MAIATZAREN 1EAN DANOK BILBORA


Aurtengo Maiatzaren Lehenengoak hiru aste barru egingo den matizaren 21eko greba egunaren giroa berotzeko balioko du.

"Maiatzaren Lehenean Bilboko kaleak zeharkatuko ditugu sindikalgintzaren ahotsa entzun dadin eta greba aurreko atarikoak gure indarraren erakusgarri izan daitezen. Maiatzaren Lehen honetan greba orokorra berotzeko aukera aparta dugu. Kalera atera beharra dago, aski dela esateko eta patronalaren xantaiari aurre egiteko". Hala hasi du Adolfo Muñoz, Txiki, idazkari nagusiak Maiatzaren Lehena aurkezteko egindako agerraldia. Berarekin Amaia Muñoa idazkari nagusiaren-albokoa izan da.

Goizeko 11:30etan mitina izango da Bilboko Gran Vían. Bertan parte hartuko dute Adolfo Muñozek, Txiki, eta Amaia Muñoak. Ondoren manifestazioa abiatuko da, Plaza Biribileraino.

Arratsaldeko 14:30etan ohiko bazkaria egingo da Barakaldoko BEC-en.

APIRILAREN 28A. LAN OSASUN ETA SEGURTASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA


Lan osasun eta segurtasunaren nazioarteko eguna dela-ta ELAk ekitaldiak antolatu ditu apirilaren 27 eta 28rako Iruñea eta Bilbon Euskal Herriak jasaten duen lan istripu kopuru handia salatzeko. Bermeoko Udaletik ere gure delegatuak bertaratu ziran atzo Bilboko ekitaldian.

ELAren iritziz, istripuen kopuruaren igoera oso lotuta dago prekaritasunarekin eta enpresariek Lan Arriskuen Prebentziorako legea ez bete izanarekin.

Egoera honi aurre egiteko beharrezkoa da : legeak dioena betearaztea enpresetan, negoziazio kolektiboaren bidez, modu integralean, prekarietateari irtenbideak bilatu eta administrazioari egin lezake eta egiten ez duena exijitu.

Aurten 21 langile zendu dira lan istripuen ondorioz Euskal Herrian.

2009/04/06

MAIATZAK 21, GREBA OROKORRA - HUELGA GENERAL




Dagoeneko jakingo dozuenez, ELA sindikatuak GREBA OROKORRA deitu dau datorren maiatzaren 21erako.

Harrigarria da jasotako kritikak, bai espainiako sindikatuen alditik baita bertoko alderdi politikoen aldetik ere (pnv eta psoe).

2008an GIZARTE EREDUAREN KANPAINA burutu genuen, politikoen norabideak eta patronalaren jokoaren helburu eta ondorioak salatzen.

Urtea amaitu baino lehen, norabide horreen ondorio gordinena ikusi dogu: KRISIS FINANTZIERO MUNDIALA, eta langilegoari ekarri deutsozanak: ERE-ak, DESPIDOAK, PATRONALAREN ESKARI NEOLIBERALAK (despidoak merketzea, kontratazietan malgutasuna..., eta bitartean politikariek zergen diruekin, gure diruekin laguntzen deutsie, IAE zerga murrizten deutsien bitartean. Nominadunok ordaintzen doguzan zergekin ordaintzen deutsie.

Oso arraroak gara greba deitzeagaitik..frantzesak bezain arraroak, 2009ko lehen hiruhilabetean greba orokor bi egin dabenak krisiaren arazoagaitik. Frantzia, CAV eta Nafarroak baino gastu sozial altuagoa daukana, langabetuen tasa baxuagoa daukana, presio fiskal altuagoa daukana...

Ba hemen ere neurriko erantzuna emon beharra dago.

MAIATZAREN 21EAN GREBA OROKORRA DEITZEKO ARRAZOIAK BADIRA BAI.