2009/12/29

EPAIKETEN BIDEA BERMEOKO UDALEAN...

Urtea amaitzear dagonean, eta azken hilebateetako epaiketen sententziak jaso ondoren, hausnarketa egiteko sasoia heldu da.


ELA sindikatuak Bermeoko Udalean behin eta berriz legeak xedatutakoa aplikatzeko eskatu arren, ez dogu erantzun egokia jaso. Egoerak bultzatuta epaitegietara jo behar izan dogu behin eta berriz, batzarrak egin arren guk esandakoak entzuteko prest inor aurkitu ez dogulako. Legezkoak genuenak aurrera ateratzeko bide bakarra erakutsi deuskue hasieratik, eta balanzea, gure aldekoa izan da.


Objetiboki demostratu dogu, gure sindikatuak Bermeoko Udalean esandakoak legean oinarrituta dirala, eta ez bolada bateko burutapenak, arrazoiz jokatzen dogula demostratu dogu. Hona hemen irabazitako epaiketen zerrenda adierazgarria:






2005eko Plantila Organikoaren eta Udal Aurrekontuen aurkako errekurtsoa, negoziazio faltagaitik.


2007ko estatistikako administrariaren kaleratzea (despido improcedente).


2007ko administrarien lan poltsa (readmisioa).


2007ko INEM-CORPORACIONES LOCALESetik datozen langileei Udalhitz-Bermeoko-ko gitxieneko soldata aplikatzea.


2007ko Soldata masaren %1a aplikatzeko eskubidea.


2007ko asunto partikularretako 6 egunak hartzeko eskubidea.




2009an berriz, gai barriak dagoz, momentu honetan epaitegietan dagozanak eta horreetan ere, bestetara ezin izan daitekeen moduan, aurrera aterako doguzanak epaitegi bidez:

2008ko Osasun Patronatoko zenbait langileen ezlegezko zesioa.


2009ko Lanpostuen zerrenda, OPE, Plantila organikoa eta Udal Aurrekontuen aurkako errekurtsoa, udal lanpostu gutziak agertzen ez diralako.



Hona hemen behin eta berriz adierazitakoa: Bermeoko Udalean epaiketen bidea erakusten deuskuela bide bakar modura eta ez daukiela hori zuzentzeko intentziorik. Guk emondako arrazoiak, guk esandakoak kontutan izan behar ez dirala ulertzen dabe. Fede onarekin jokatu dogu eta demostratu ere. Gainontzekoek ausnarketa egin beharko dabe.



Zergaitik herritarren diruan abokatuetan eta prokuradoreetan uxatzea modu honetan? Non dagoz erantzukizunak?



Denbora igaro da eta sortu daben arazoak bere onera ekartzea lortu dogu bakoitza bere tokian jarriz, eguneroko lanagaz. Asko lortu da baina asko da ere egitear dagoana.



Mila esker gauzak hobetzen lagundu dozuen guztioi.

Ekin bideari.

URTE BARRI ON!!!!!