2010/09/24

LAN ERREFORMAREN TESTUA ETA ELAREN BALORAZIOA

Dakizuenez, Espainiako Gobernuak lan merkatuko erreformaren legea onartu onartu dau hilabete honetan; Ley 35/2010 de 17 de septiembre, medidas urgentes para la reforma del mercado de trabajo. Testua ikusteko sakatu hemen

ELAk erreforma atzerakoi honen balorazioa egin dau eta jakin bagenekien modura, langileen eskubideen kontrako eraso zuzena burutu da. Besteak beste, kaleratzea merketu eta erraztu, negoziazio kolektiboa murriztu, ETTak bultzatu...hau da, ezer ez langileentzat eta dena enpresarioentzat. Ez dago hau esateko beste modurik. Eta hori guztia sindikatu estatalisten"dialogo social"aren eskutik, PSOEren baietzagaz eta PNV eta CIUren abstentzioari esker. Ea zelan doazen gauzak botoak eskatzen datozenean....

Minutu batzuk hartzeko eskatzen jatzue balorazio hau irakurtzeko.
 ELAren balorazioa ikusteko sakatu hemen

Hau da botere ekonomiko eta politikoek hartutako bidea, eta aurreko erreformetan eta etorkizunekoetan ere, langileen eskubideak ezereztatzera datoz, baina oraindik badaukagu zer esateko eta egiteko.

Informatzen jarraituko dogu.

2010/09/14

ESTATU MAILAN DEITUTAKO IRAILAREN 29KO GREBA DALA ETA...

Kaixo Lagunok:

Dakizuenez, datorren irailaren 29rako estatu mailan deitutako greba orokorra dala eta, zenbait komunikabideetan sindikatu estatalistek ELAri deia egin deutsie parte hartzeko.

Hori dala eta, ELAk neurriko erantzuna bidali deutse sindikatu horreei, greba barri honetan parte ez hartzeko erabakiaren oinarriak azpimarratuz.

Testua irakurtzeko, sakatu hemen

Bere sasoian azaldu bezala, ELAk orain etorri dana salatzeko, greba orokorra deitu eban ekainaren 29an, norbaitek esan bezala, "domekako penalti bat ezin dalako eguastenan salatu". Berandu dabiltza.

Askotan esan bezala, patronalari nahi dauan guztia emateko "dialogo social" dalakoan aritzea... eta orain greba orokorra deitzeak, ez dauka sentzunik. Kartak markatuta eta arbitroa patronalaren aldean jokatzen, ezer onik ezin atera.

Informatzen jarraituko dogu.

2010/09/02

LANPOSTUEN ERREGULARIZAZIOA (II)

2009ko abenduaren 29an eta 2010eko apirilaren 6an Blog honetako argitarapenetan informatzen aritu garan modura, azken bi urteetan ELA sindikatua udalerri ezbardinetako kontratazio egoerak aztertzen aritu da. Horren ondorioz azpikontratazioa eta aldi baterako kontratazioen gehiegizko erabileraren datu zehatzak lortu ziran. Ikusi salaketak EL CORREOn (2010-02-19 titulua: Ayuntamientos en precario, eta 2010-05-13 Titulua: los ayuntamientos subcontratan a la mitad de sus empleados, baita GARAn 2010-05-13) eta LANDEIAn (zbk164-2010 apirila).

Informazio eta ikerketa lan guzti horreei esker, Gernikako Udalean adibidez 2009ko abenduaren 29an Lan Inspekzioak emondako txostenaren aginduz, HAMAZAZPI (17) udal langileei kontratuak aldatu behar izan deutsie mugagabe ez finko izaerara egokituz.

Bermeoko Udala ere SANCTI SPIRITUS Udal Zaharren Egoitzan HAMAZAZPI (17) AZPIKONTRATATUei zuzenean kontratatzera behartu izan da, "cesión ilegal de trabajadores" egoerak zuzentzeko (ikusi TSJPV sententzia blog honetako 2010-07-27ko argitarapenean).


Oraingoan, Musika eskola eta Lanbide Hastapenari tokatu jakie erregularizazioa. Hasiera baino ez bada ere, abiapuntu egokia legearen bideari eusteko. Erabakia irakurteko sakatu hemen.


Musika eskolako langileei eta Lanbide Hastapeneko langileak baino ez badira ere, gainontzeko udal lanpostuak ezin dira ahaztu: Behargintza, Turismo saila, Baleontziko langileak, eta egoera bardinean dagozan beste udal lanpostuak ere, zeintzutan, azpikontratazioa eta lege-iruzurreko kontratazio egoerak zuzendu behar diran.


Zoriontzekoa Udalari epaitegietatik igaro barik erabaki hau hartu izanagaitik. Baina oraindik asko daukie legeztatzeko.

Lanean jarraituko dogu egoera aldatu arte. Informatzen jarraituko dogu.