2009ko abenduaren 29an eta 2010eko apirilaren 6an Blog honetako argitarapenetan informatzen aritu garan modura, azken bi urteetan ELA sindikatua udalerri ezbardinetako kontratazio egoerak aztertzen aritu da. Horren ondorioz azpikontratazioa eta aldi baterako kontratazioen gehiegizko erabileraren datu zehatzak lortu ziran. Ikusi salaketak EL CORREOn (2010-02-19 titulua: Ayuntamientos en precario, eta 2010-05-13 Titulua: los ayuntamientos subcontratan a la mitad de sus empleados, baita GARAn 2010-05-13) eta LANDEIAn (zbk164-2010 apirila).
Informazio eta ikerketa lan guzti horreei esker, Gernikako Udalean adibidez 2009ko abenduaren 29an Lan Inspekzioak emondako txostenaren aginduz, HAMAZAZPI (17) udal langileei kontratuak aldatu behar izan deutsie mugagabe ez finko izaerara egokituz.
Bermeoko Udala ere SANCTI SPIRITUS Udal Zaharren Egoitzan HAMAZAZPI (17) AZPIKONTRATATUei zuzenean kontratatzera behartu izan da, "cesión ilegal de trabajadores" egoerak zuzentzeko (ikusi TSJPV sententzia blog honetako 2010-07-27ko argitarapenean).
Oraingoan, Musika eskola eta Lanbide Hastapenari tokatu jakie erregularizazioa. Hasiera baino ez bada ere, abiapuntu egokia legearen bideari eusteko. Erabakia irakurteko sakatu hemen.
Musika eskolako langileei eta Lanbide Hastapeneko langileak baino ez badira ere, gainontzeko udal lanpostuak ezin dira ahaztu: Behargintza, Turismo saila, Baleontziko langileak, eta egoera bardinean dagozan beste udal lanpostuak ere, zeintzutan, azpikontratazioa eta lege-iruzurreko kontratazio egoerak zuzendu behar diran.
Zoriontzekoa Udalari epaitegietatik igaro barik erabaki hau hartu izanagaitik. Baina oraindik asko daukie legeztatzeko.
Lanean jarraituko dogu egoera aldatu arte. Informatzen jarraituko dogu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario