2014/01/27

GERNIKA-LUMOKO UDALEAN BILDUK EUSKERA ERABITZEN DU EMAKUMEAK LANGABEZIAN UZTEKO.

GERNIKA-LUMOKO UDALEAN DENOK LANPOSTUEN DEFENTSAN

Pasa den abenduaren 23an Plenoan onartu zuten modu probisionalean Euskara Plana. Bertan orain arte urteetan lanean dauden euskara zerbitzuko bi langileren lana ez zen kontenplatzen. Bi langileren funtzioak beste langileen artean banatzen ziren. ORAIN ARTE BAINO 2 LANPOSTU GUTXIAGO.

Pleno horretara, langileok, ELArekin batera, hurbildu ginen BILDUri jakinarazteko egiten dutena nazkagarria dela. LANGILE estruktural eta permanenteak, langileen ORDEZKARIak eta EMAKUMEAk bototzea higuingarria dela “se mire por donde se mire”.

Bilduk gure udaletxetik kanpo beti denostatu duen enplegu suntsiketa hemen Bilduko zinegotzi guztien botoarekin onartu dute. 2007tik egin gura izan duten garbiketaren azken golpea da. Etorri zirenean despido kartak banatu zituzten euskara zerbitzuan eta beste zenbait areatan, baina langileon ordezkariek egindako lan gogorra medio, EPAILEek eta INSPEKZIOak esan diete ezin dela horrelako “garbiketarik” egin, langileek eskubideak baditugula eta errespetatu egin behar direla. Baina orain, Zapatero eta RAJOYren murrizketak erabilita, erabaki dute enplegu suntsiketa ekartzea Gernika-Lumoko Udalera. Jasotako azken sententzia (hainbeste burrukatu duten langileak plantillan sartzeko permanente eta estrukturalak direlako, hain zuzen), Tribunal Superior de Justicia-k agindutakoa, ez zaie gustatu, ETA ERABAKI DUTE ENPLEGATU BATZUEK “EUREN” UDALEAN EZ DAUKATELA LEKURIK.

Azkeneko egunotan euskara zinegotziak enmiendakin bat presentatu du hurrengo plenora eramango duena plan definitiboa onartzeko. Enmindakinak adierazten du, bi langileetatik bat indultatu egingo dutela, baina beno, nor dira politikari hauek erabakitzeko “segun les venga en gana” zu bai, zu ez, bi ez bat ez. BILDUKO ZINEGOTZIEK ERE, ESPAINIAN GERTATZEN DEN ZENBAIT POLITIKARIEKIN (gogoratu valentziako telebista), LANGILEAK ZENBAKI MODURA ERABILIKO DITUZTE?

Zein izango da hurrengo pausua? Kaleratzea? DESPIDOA?

Langileen, ordezkarien, euskaldunen eta emakumeen aukako ekintza argi bat da Gernika-Lumoko Udalean gertatzen ari dena. Guretzat onartezina dena. Horrexegatik erabaki definitiboa hartuko den hurrengo plenora dei egiten dizuegu, urtarrilaren 29an, 19:00etan.



ENPLEGUA ETA LAN BALDINTZEN DEFENTSAN, GERNIKA-LUMOKO UDALETXEAN ERE!!!!!!

Gernika-Lumoko ELAko Sekzio Sindikala

2014/01/22


LEGEGINTZAKO HERRI EKIMENA ENPLEGUA MANTENTZEKO AZPIKONTRATETAN

Informazio agiria irakurtzeko sakatu hemen

ELAk hasiera eman dio Eusko Legebiltzarrak eta Nafarroako Gobernuak argitaratzen dituzten baldintza-orri guztietan gizarte-klausulak legez jasotzea helburu duen Legegintzako Herri Ekimenari. Gasteiz eta Iruñeako parlamentuek tramitera onartu ostean, erronka argia da: datozen hilabeteetan Euskal Autonomia Erkidegoan 30.000 eta Nafarroan 7.000 sinadura lortzea gutxinez.

Legegintzako herri-ekimen honen bidez administrazio publikoetarako lan egiten duten azpikontratetako langileen lan-baldintzak hobetu nahi da. Izan ere, azken urteetako erreforma ezberdinek nabarmen kaltetu dituzte langileen eskubideak, administrazio publikoetarako lan egiten duten azpikontratetako langileak kinka larrian utzirik.

Adolfo Muñoz "Txiki", idazkari nagusiarekin batera, ELAko batzorde eragileko eta federazioetako arduradunak eta hainbat ordezkari sindikal izan dira gaur goizean Bilbon ekimenaren aurkezpenean.

“Legegintzako herri-ekimen honen bitartez gutxieneko batzuk bermatu nahi ditugu: langile azpikontratatuen subrogazio-eskubidea, enpresa-aldaketak gertatzen direnean; gutxieneko lan- eta soldata-baldintzak; aurreko bi baldintzak edo enpresariak langileekin dituen betebeharrak bete ezean administrazioak enpresarekin duen merkataritza-kontratua amaitutzat jotzea", azaldu du Muñozek.

Mirari Irure, zerbitzuak federazioko idazkari nagusiak, bere aldetik, ekimen honekin administrazio publikoetarako lan egiten dutenek pairatzen dituzten arazo larrienei irtenbide bat eman nahi zaiela adierazu du. "Langile horiek ez dute nahikoa hitzarmen kolektibo on batekin, gainera beren eskubideak baldintza-orrietan jaso behar dituzte eskubideok benetan bermatuta egoteko".


UNA INICIATIVA LEGISLATIVA POPULAR PARA MANTENER EL EMPLEO ANTE EL CAMBIO DE SUBCONTRATA


Ya está en marcha la Iniciativa Legislativa Popular presentada por ELA para que todos los pliegos de condiciones que publiquen el Gobierno Vasco y el Gobierno de Navarra recojan cláusulas sociales. Tras haber sido admitida a trámite, tanto en Gasteiz como en Iruñea, el reto es claro: conseguir, como mínimo, 30.000 firmas en la CAPV y 7.000 en Navarra.

Con esta Iniciativa Legislativa Popular se pretende mejorar las condiciones laborales de todos los trabajadores y trabajadoras que trabajan en las subcontratas de las administraciones públicas. Según ELA, se trata de una oportunidad histórica para que los políticos hagan muestra de su interés y preocupación con los principales problemas que atraviesan los trabajadores y trabajadoras de los servicios que ellos mismos decidieron, en su día, poner en manos privadas. En definitiva, esta ILP es una iniciativa en favor del mantenimiento del empleo y de unas condiciones mínimas en las subcontratas del sector público.

Junto al secretario general de ELA, Adolfo Muñoz "Txiki", responsables del comité ejecutivo, de las dieferentes federaciones y delegados y delegadas han tomado parte esta mañana en Bilbao en la presentación pública de esta iniciativa.

Muñoz ha señalado que " estamos ante una iniciativa novedosa que pretende poner freno a los abusos como consecuencia de la aceptaciòn de los pliegos de condiciones a la baja".

Mirari Irure, secretaria general de la federaciòn de servicios ha subrayado, por su parte, que la iniciativa pretende dar solución a los principales problemas de quienes trabajan para empresas subcontratadas del sector público. "A este colectivo no les basta con un buen convenio colectivo, además es necesario que sus derechos se recojan en los pliegos de condiciones. Es la única manera de garantizarlos".

Para leer el folleto pincha aqui. Para conocer donde y cuando firmar, contacta con tu delegado.