2015/11/06

BERMEOKO UDALEKO ETA BERE ERAKUNDE AUTONOMOETAKO LAN KONTRATAZIOAK

Informazioa zabaltzea da ekintza sindikalaren oinarri garrantzitsuenetarikoa. Gaurko gaia Lan kontratazioak dira edo hobeto azaltzeko, udal lanpostuak hornitzeko erabiltzen diran bideak; noiz, nola, nork...

Etengabe entzun ohi dogu galdera honeek edo antzekoak bai herritarren aldetik, bai langileen aldetik ere: ¿Y ese como entró a trabajar ahí? ¿Y yo por que oposito siempre y otros sin ningún procedimiento están trabajando?¿Y aquel como ha pasado de este puesto al otro? ¿Y yo por qué no tengo opción de promocionar y ese sí?. Egoera guztiak daukie bere azalpena onerako edo txarrerako..

Galdera hauei erantzuna emoteko helburuagaz, Bermeoko Udalean egiten diran kontratazioen informazio FITXAK bete eta argitaratzea erabaki dogu.

 Esan bezala, helburu anitzak izango dauz fitxa honeek:
- Kontzientziak mugiaraztea eta gauzak ondo egiteko bideak norma izatea, ez salbuespena.
- Datu basea edota istorikoa sortzea.
- Informazioa zabaltzea
- Kalte handia egiten daben estereotipoekin amaitzea. Adibidez; udal langile danak ez dira entxufatuak eta lan honekin, argitzen saiatuko gara.

- Lanpostu konkreturen bati buruzko fitxan interesatuta izanez gero, zure eskaria bideratu ela@bermeo.org emailera eta ahal bezain pronto argitaratuko dogu Udalaren aldetik jasotako informazioa. Eskarien anonimotasuna bermatzen dogu.
.
Oharra: Fitxetan jartzen dogun  informazioa gure sindikatuak delegatuen bitartez jasotako informazioan datza. Beraz, Udalaren aldetik informaziorik jasotzen ez dogunean, ez dagoala diñogu.

Azken hau argitu ondoren, eta informazio barriek hemengo fitxetan azaldutakoa aldarazi eragin arte, hona hemen lehengo fitxak: (prestatu ahala, fitxa barriak gehitzen joango gara):

- Udal liburutegiko atezain lanpostua zerbitzualdian betetzea. (barne promozioa).
- Udal Azokako garbitzaile lanpostua zerbitzualdian betetzea.(....)
- Udal Jakinarazle lanpostua zerbitzualdian betetzea (barne promozioa)
- Udal liburutegiko administrari laguntzaile lanpostua zerbitzualdian betetzea. (barne promozioa)
- Lanbide Hastapeneko Zuzendariaren lanpostua Errelebo kontratu bidez betetzea. (...) sakatu hemen
- Gizarte Ongizate Udal patronatuko Administrari Laguntzailearen lanpostua betetzea. (lan poltsa erabiltzea) sakatu hemen

Hornitze prozesuak amaitu ahala argitaratuko doguz fitxa gehiago. Prozesuan dagozanak:
- Behargintza Zuzendariaren Lanpostua Errelebo kontratu bidez betetzea. (lan poltsa sortzea).
- Udal lurperatzaile lanpostua betetzea (lan poltsa sortzea)
- Udal gidari lanpostua betetzea (lan poltsa sortzea)
- Udal peoi lanpostua betetzea (lan poltsa sortzea)