2010/08/02

UDAL LANGILEEN SOLDATA MURRIZKETA

Bermeoko Udalak uztaileko Osoko Bilkurean udal langileen soldatak murriztea erabaki dau, defizit-aren aitzakiagaz.
Esan beharra dago Bermeoko Udaleko defizit-a %2ra ere ez dala heltzen.
2007ko %1eko igoera aplikatzeko zanean epaitegietara bideratu gaituez ez aplikatzeagaitik,  baina oraingoan arrapaladan aplikatu deuskue murrizketa. Urtenbide ezbardinak egoera bardinerako.
Politikari honeek emondako hitzak ez dau ezertarako balio: UDALHITZ sinatu ondoren..., andanas.
 Hori da koerentzia eta emondako berbea mantentzea!  Engainatu nahi gaituez.

Bermeoko Udalak hartutako erabakia ikusteko SAKATU HEMEN

Gure sindikatuak jagokozan errekurtsoak aurkeztu dauz epaitegietan erabaki honeen kontra, hasiera batean modu kolektiboan. Luzerako izango da baina badakigu azkenean denborak bakoitza bere tokian jarriko dauala, orain arte gertatu bezala. Egindakoak ordaindu beharko dabe.

Eutsi goiari!!