2011/05/13

ELA-K ETA LAB-EK ADOSTUTAKO PLATAFORMA BERMEOKO UDALERAKO

Aurreko informazioan ELA-k Bermeoko Udalerako Plataforma aurkeztu eban. Oraingoan, BERMEOKO UDALEKO ENPRESA KOMITEA eta PERTSONALGO JUNTA osotzen daben ELAk eta LABek adostutako PLATAFORMA aurkeztera gatoz.

ELAk aurreko informazioko testua jarri dau mahai gainean eta hemen doatsue emaitza. Alkarrekin defendatuko dan plataforma daukazue hemen eskuragarri: Hau da Bermeoko Udalerako sindikatu biek alkarrekin defendatuko daben plataforma.

Badira zenbait aldarrikapen aurreko testuan dagozanak eta ez oraingoan. Horreei guztiei, bere bidea emongo deutso gure sindikatuak Negoziaketa Mahaian.

Negoziaketa mahaia dala eta, Afiliatuen batzarrak izan dira egoeraren informazioa emoteko. Danoi azaldu jatzuen bezala, sindikatu biok, udal hauteskundeetara aurkezten diran talde politikoekin batzarra eskatu eta burutzen aritu gara azken egunetan. Momentuz, BILDU eta ARALAR taldeekaz burutu dira batzarrak. PNVk ez dau oraindik erantzun.

Datorren maiatzaren 18an, eguerdiko 12:00etan, KULTURA ETXEAN izango dan LANGILEEN ASANBLEAN emongo dogu batzar horreen barri.

Negoziaketa Mahaia irekitzea da helburua. Hori lortzeko beharrezko pausuak emon beharko dabe politikoek. Helburua lortzen ez bada, mobilizazioetara joko da ezinbestez.

Zatoz Asanbleara eta zure erabakia hartu!!!!