2011/02/10

NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA 2011

Dakizuenez, 2011rako Lan Hitzarmenaren negoziaketa prozesua irekita egon behar zen dagoeneko. Bermeoko Udalak ez du Negoziazio Mahairik ireki nahi, legeak derrigorrezkotzat jo arren. Horren ordez, EUDEL-era jotzeko diote sektoreko negoziaketara helaraziz, euren erantzukizuna desbideratuz.

Foru eta Toki Administrazioko Sektoreko Mahai Negoziatzailea irekita dago. Lehen batzarra pasa dan otsailaren 1ean izan zen. Horren informazio orriaren berri ere eman genuen. Orri informatiboa ikusteko sakatu hemen

Ez dago akordio batetara heltzeko iñolako intentziorik EUDELen aldetik. Hasteko, ez dauka zentsunik UDALHITZ aplikatu ez dabezenek izendatzea ordezkari legez (Bilboko Alkatea, Donostiako Alkatea eta Gazteizko Alkatea besteak beste...)

Gaur, otsailak 10, mahai hori berriro batu da, ezer ezerako:

EUDELek 2010erako sinatutakoa apurtuz, hartu zituzten alde bakarreko erabakiei buruz ez dute hitzegin nahi. 2011rako berriz soldata kongelazioa proposatu dabe bertan. (Bermeoko Udalean berriz %5eko murrizketa aplikatu dutela informatu zuten pasa dan urtarrilaren 31n).

Guzti honetatik zera dakigu: EUDELeko Alkateek eta batez ere bere ordezkariek, sinatzen dutena beteko dutela baldin eta bere gustokoa bada, bestela, sinatutakori puts egingo diotela nahi dutenean. Langilegoarenganako errespetu ezaren islada.

Lan Hitzarmena nahi badugu, ez digute oparituko. Mobilizatu!!!!!

Informatzen jarraituko dugu.