2008/10/31

UDALHITZ 2008-10 ONARTU DA BERMEOKO UDALEAN

Urriaren 29an izandako Osoko Bilkurean UDALHITZ 2008-2010 lan hitzarmena onartu da Bermeoko Udalean, bertoko hobakuntzak ere gehituta. Bozketa aho batezkoa izan zan, EAJ (9) eta EA (8) baiezko botoekaz.

Azken asanblean banandutako agirietan daukazue informazio guztia. Hala eta guztiz ere asanbleara etorri ez diranentzat ere badaukaguz kopia gehiago.

Mila esker afiliatu eta delegatu guztiei urte osoan zehar egindako lanagaitik:

- 2008ko martxoan: mahai negoziatzailearen eskaria Udalari.
- 2008ko apirilean eta maiatzean: Langileen Asanblea eta delegatuen mobilizazioak Bilbon (EUDEL) eta Erandioko Udalean ere, negoziazioaren alde.
- 2008ko uztailean: mahai negoziatzailearen eskaria Udalari.
- 2008ko urrian: Langileen Asanblea eta UDALHITZ lan hitzarmenari atxikitzeko eskaria.

Dakizuen moduan ELAren lanari esker daukagu lan hitzarmena. Zuen lanari esker.

Sinatutakoa betearaztea geratzen jaku. Aurrera beti.

ELAko Sekzio Sindikala Bermeoko Udalean.

UDALHITZ ONARTZEKO BATZARRA

ORRI INFORMATIBOA (2008-10-17)
NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA-UDALHITZ 2008

Gaur 2008ko urriaren 17an, goizeko 8:00etan, Bermeoko Udaleko ordezkariek eta Sindikatuetako ordezkariek batzartu dira UDALHITZ lan hitzarmenari atxikitzeko eta Bermeoko Udaleko hobakuntzak ere gehitzeko akordiora.

Ondorengo puntuak aztertu dira:
- Udalhitz testuaren aldaketak (aurrekoagaz konparatuta).
- Bermeoko Udaleko hobakuntzak aztertu eta atxikitzea. (2004ko lan hitzarmena eta Medikuntza Laguntzen Dekretua).
- Bermeoko Udaleko eta bere EEAA-etako Erretribuzio Taulak atxikitzea.
- 2007. urteko errekurtsoak erretiratzea (%1-arena eta asunto partikularretako 6 egunak).
- Lanpostuen balorazioa.

LAB sindikatuak UDALHITZ eko sinatzailea ez danez, negoziazioa hutsatik hasteko eskatu dau.

ELAk Eudel-en azken sei hilabeteko negoziaketetan hitzartutakoa Bermeorako ere sinatzeko asmoa agertu dau.

Apirilean deitu genuen Asanblean, Bermeoko Plenoko gelan “mobilizazioak zertarako?” galdetu euskuen. Negoziatzeko, erantzun jakie. Eta orain galdetu eurei: negoziatu hutsatik hasita zertarako? LABek planteatutakoagaz, udal langileak lan hitzarmen barik utzi nahi dauz, Germikako Udalean egin daben bezala 2006an.

Izandako batzarran bestalde, intereseko gauzak gertatu ziran:

- 2007. URTEKO ERREKURTSOAK: Udalak ez dauzala erretiratuko esan dau. Beraz, Udalhitz lan hitzarmeneko 60.1 artikulua ez da aldatuko, ezta erretribuzio taulak gaurkotuko ere. Errekurtso horreen emaitzari itxaron behar. Urteten diran neurrian aplikagarri izango dira hitzarmenaren gainetik.

- LANPOSTUEN BALORAZIOA: Aurreko lan hitzarmenetan sinatutakoa ez da Lan hitzarmen barrira trasladatuko. Testua nola egokituko dan galdetu ondoren, erantzuna zera izan da: "horretan lanean ari dirala dagoneko", katalogazio batzordearen erreferentzia eginaz. Baina danok dakigu katalogazioa eta balorazioa ez dirala gauza bera.

LAB sindikatua ados agertu da PNVgaz gai honetan.

Gauzak horrela, Negoziazio Kolektibo honetatik kanpo utzi dau Udalak gai hau, testuetan ez dalako agertuko horreri buruzko egokitzapenik. Lehen 2007rako egingo zan balorazioa, orain eperik gabe geratu da.

Gai honeetaz zuen eritsia agertu nahi baduzue ela@bermeo.org email bidez bidali daikezue. Erantzuna emongo deutsagu galdera guztiei.

UDALHITZ testua irakurtzeko animatzen zaituegu. urriaren 10eko Langileen Asanblean banandutako agiriak hain zuzen.

Urriaren Osoko Bilkurarako UDALHITZ testua onartuta egon daiala espero dogu, denbora egon badago eta.

Informatzen jarraituko dogu.
ELA SINDIKATUA

2008/10/27

2007KO ERREKLAMAZIOAK. ASUNTO PARTIKULARRETAKO 6 EGUNAK

Hainbat zalantza azaldu deuskue 7/2007 Legeak udal langileoi emoten deuskun 6 eguneko lizentzia dala eta. Zalantza horreek argitzen saiatuko gara:

2007an ELAko afiliatuok 6 eguneko lizentzia eskatu genuen. Udalean ez dago sententzia irmorik baina bai dagoala Osasun Patronatoan.

Udalhitz-en negoziaketan, errekurtsoak erretiratzeko eta testuan bertan 60.1 artikulua aldatu eta udal langile guztientzat 6 egunak izatea eskatu dogu 2008rako. Udalak ezetza emon dau. Ondorioz hau da egungo egoera:

Osasun Patronatoko langileek UDALHITZek aipatzen dauzan 4 egunak baino ez daukiez 2008rako, 5 egun 2009rako eta 6 egunak 2010erako. Baina 2007an errekurtsoa aurkeztu dabezan langileek berriz, 6 egunak daukiez 2008, 2009 eta 2010urteetarako, baita 2007an hartu ezin ebiezan 4 egunak ere.

Beraz, ELAk lortutako sententzia udal langile guztientzat aplikagarri izateko saiatu arren, ezin izan da lortu.

Aldi berean gogoratu, Udaleko langileen sententzia irmoa izan arte, UDALHITZek diñozan 4 egunak baino ez doguzala izango 2008an. Hala ere, eta 2008ko beste egun 2ak ez galtzearren, ihaz bezala aurton ere 6 egunak eskatzeko agiria banandu jatzue.

Eskari agiria ez badaukazue eskatu egizue zuen ELAko delegatuei.

2008/10/12

UDALHITZ 2008- EUDEL-EN ONARTUTA. ORAIN BERMEORA EKARRI BEHAR DOGU.

Irailaren 22an sinatu zan UDALHITZ lan hitzarmena 2008-2009-2010 urteetarako. Eudel-en aldetik (EAJ baiezko botoagaz eta EA eta PSEren ezezkoekaz), eta sindikatuen aldetik ELA, CCOO eta UGT-k sinatu dabe. LAB sindikatuak ez dau sinatu.

Orain, udal bakoitzak hitzarmenari atxikitu behar jako, bakoitzak daukazan hobekuntzak sartuz. Bermeoko Udalak 2008ko urriaren 17rako deitu dau negoziazio mahaia.

Lan hitzarmen hau izan da langileen gehiengoak eskatutakoa, aurrera pausua suposatzen daualako lanaldiaren murrizketan (asunto partikularretako lizentziak) lanpostuak sortzeko lagunduko dauana, eta ordainsari igoera duinetan ere (kpi+%1 urte bakoitzeko) erosteko indarra ez galtzeko.

Aldibaterakotasuna eta interinitatea ere %6ra murrizteko konpromezua sinatu da. Langileen subrogazioa jasota dago, udalak egiten dauzan kontratuetarako, langile horreei egonkortasuna lortzeko bidea irekiaz.

Pribatizazioak gelditzeko 2004an lortutako akordioa ere barriztu behar dogu Bermeon.

Gitxiengo soldata gaurkotu beharra dogu, batez ere, egoera txarrenetan datozen langileentzat: INEM, AUZOLAN eta antzeko lan hitzarmenetatik lanera datozenen ordainsariei duintasun gitxiengo bat emoteko.

Lanpostuen balorazioari ekiteko exijituko dogu, katalogazioaren ipuinak alde batera utziz.

Gauza asko bidean geratuko dira, inork dohain ezer emoten ez daualako, adibidez, txandaka edo gau eta jaietan lanean dagozanentzat lan ordutegia murrizteko neurriak, edo gaixotasun baja egoeran %100ean ordainsaria mantentzekoa, baina horren alde lanean jarraituko dogu. Langile guztien laguntza behar da horretarako.

Sinatutakoa betearazteko behar zaitugu.

Afiliatu zaitez! ZURE INDARRA, GURE INDARRA.


ELA sindikatuko Sekzio Sindikala Bermeoko Udalean.