Orain, udal bakoitzak hitzarmenari atxikitu behar jako, bakoitzak daukazan hobekuntzak sartuz. Bermeoko Udalak 2008ko urriaren 17rako deitu dau negoziazio mahaia.
Lan hitzarmen hau izan da langileen gehiengoak eskatutakoa, aurrera pausua suposatzen daualako lanaldiaren murrizketan (asunto partikularretako lizentziak) lanpostuak sortzeko lagunduko dauana, eta ordainsari igoera duinetan ere (kpi+%1 urte bakoitzeko) erosteko indarra ez galtzeko.
Aldibaterakotasuna eta interinitatea ere %6ra murrizteko konpromezua sinatu da. Langileen subrogazioa jasota dago, udalak egiten dauzan kontratuetarako, langile horreei egonkortasuna lortzeko bidea irekiaz.
Pribatizazioak gelditzeko 2004an lortutako akordioa ere barriztu behar dogu Bermeon.
Gitxiengo soldata gaurkotu beharra dogu, batez ere, egoera txarrenetan datozen langileentzat: INEM, AUZOLAN eta antzeko lan hitzarmenetatik lanera datozenen ordainsariei duintasun gitxiengo bat emoteko.
Lanpostuen balorazioari ekiteko exijituko dogu, katalogazioaren ipuinak alde batera utziz.
Gauza asko bidean geratuko dira, inork dohain ezer emoten ez daualako, adibidez, txandaka edo gau eta jaietan lanean dagozanentzat lan ordutegia murrizteko neurriak, edo gaixotasun baja egoeran %100ean ordainsaria mantentzekoa, baina horren alde lanean jarraituko dogu. Langile guztien laguntza behar da horretarako.
Sinatutakoa betearazteko behar zaitugu.
Afiliatu zaitez! ZURE INDARRA, GURE INDARRA.
ELA sindikatuko Sekzio Sindikala Bermeoko Udalean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario