2013/10/22

URRIAREN 24AN, KONZENTRAZIOA NEGOZIAZIO MAHAIAREN AURREAN

Datorren urriaren 24an, arratsaldeko 17:15etatik hasita, Kulturetxearen sarreran konzentrazioa burutuko da Negoziazio Kolektiboaren eta Lan hitzarmenaren alde, Bermeoko Udaleko ELA eta LAB sindikatuek deituta.

Udal langileen lan baldintzak jokoan dagoz eta bultzada behar dauala negoziazioak uste dogu. Zure indarraren beharra diagu.

Beraz, eta danon interesekoa dan Lan hitzarmena burutzeko, udal langile guztiei deitzen jakie parte hartu daien konzentrazio horretan.

Zatoz gugaz!!!

MOBILIZAZIO ASTEA -MURRIZKETARIK EZ, LAN HITZARMENAK BAI-

ELA sindikatuak mobilizazio astea deitu dau urriaren 21etik eta 24ra lan baldintzak eta negoziazio kolektiboa bultzatzeko asmoagaz gure erkidegoan eta Nafarroan ere.

ELA-GIZALAN administrazio publikoetako federazioak urriaren 22an burutu dauz bere konzentrazioak.

Busturialdeko komarkan, Gernikako Udalaren aurrean burutu da konzentrazioa goizeko 11:00etatik 11:30etara eta Bermeoko Udalean, Kulturetxearen aurrean, 13:00etatik 13:30etara.

Partehatzea zabala izan da, berrogeita hamar (50) langile baino gehiago batuz. Hona hemen irudi batzuk: