INFORMAZIO OHARRA
GAIA: BERMEOKO UDALEKO ETA BERE ERAKUNDE AUTONOMOETAKO LANPOSTUEN BALORAZIOA.
Dakizuenez, 2004.urtetik daroagu Bermeoko Udaleko instituzioetan Lanpostuen
Balorazioaren beharrizana. Horretarako zenbait katalogazio prozesu bideratu
dira aurretiz, 2009 eta 2015ean, azken hau 2017an burututa, eta jarraian
Lanpostuaren Balorazioarekin hasi zan Udalean.
Hasi zan diñogu!, ze hasiera batean balorazio partehartzailea izango zana,
inposaketan bihurtu da; Udalak ATTEST enpresari erositako produktuaren
inposaketa.
Udalak, Balorazioa bere kabuz burutzea erabaki dau, sindikatu barik eta
horrela ihardun da momento honetan.
ELA sindikatutik, “convidado de piedra” moduan joatekotan ez garela joango
erabaki dogu. Langileen interesak defendatzea ez dator ikusle modura egotetik.
Gure aldetik, Udalari ATTEST enpresari erostitako produktua lehenbailehen
aplikatzea eta langile guztiei errekurtsoak aurkezteko aukera emoteko eskatu
dogu, atzerapen barik. Horra mugatu da langileen partehartzea. Beraz, Udal
langilegoari informatzen deutsagu, balorazioa bere aurrikuspenak betetzen ez
badauz, partehartzaile horreengana joan behar dabela azalpenak eskatzen, ta ez
gugana.
Prozesu honekin batera, ELAk eta LABek agiri bat aurkeztu genuen Negoziazio
Mahaian, Lanpostuaren Balorazio egin aurretik gitxiengo batzuk bermatzeko.
Horreri guztiari muzin egin deutso Udalak eta martxoaren 22ko aktan agertu
bezala, langieen intereseko gai guztiak mahai gainean utzi dauz Negoziazio Mahaiko
Presidenteak.
Hori horrela, Udal langilego guztiari informatu behar deutsagu, besteak
beste:
-
Balorazioak
bardin gorantz zein beheratz.ez dago mugarik, ezta gitxiengorik ere, eta eroste
ahalmenaren galera ekarri leiko langilegoari. Mahai gainean.
-
Udalhitz lan hitzarmeneko Soldata taulako mailarik
ez da ezarriko, arau hori urratuz
berriro ere.
-
Administrazio Elektroniko prozesuarekin, lanpostu
askoren funtzino fitxak zaharkituta geratu dira dagoeneko, baina ez da holakorik kontutan izango.
-
Udalak oraindik ez dau ezelako dirukopururik zuzendu
balorazioaren emaitzari aurre egiteko; 2018ko udal aurrekontuetan egoana -oso eskasa zana bestalde- hori ere ez zan
onartu Osoko Bilkurean eta Aurrekontu prorrogatuan ez egoan txakur txiki bakar
bat ere aurrikusita 2017an. Oraindik honetaz daturik ez dabe eroan Negoziazio
Mahaira nahiz eta galdetu martxoaren 2ko batzarrean ere. Kontrasteko datua:
Gernikako Udalak aurton amaitutako baloraziorako, Bermeoko Udalak
aurrikusitakoa baino bikoitza zuzendu eban diruetan, langile kopuru murritzagoa
izanik.
Laburbilduz, udal
langileen interesei erantzungo deutson ezer ez dago Lanpostuen Balorazio
honetan ez bada, langieen interesen kontrako efektua bideratzeko.
Bermeon,
2018ko maiatzean
Informatzen jarraituko
dogu.
ELA SINDIKATUA