2018/05/18

LANPOSTUEN BALORAZIOA BERMEOKO UDALA ETA BERE EEAA

INFORMAZIO OHARRA

GAIA: BERMEOKO UDALEKO ETA BERE ERAKUNDE AUTONOMOETAKO  LANPOSTUEN BALORAZIOA.

Dakizuenez, 2004.urtetik daroagu Bermeoko Udaleko instituzioetan Lanpostuen Balorazioaren beharrizana. Horretarako zenbait katalogazio prozesu bideratu dira aurretiz, 2009 eta 2015ean, azken hau 2017an burututa, eta jarraian Lanpostuaren Balorazioarekin hasi zan Udalean.

Hasi zan diñogu!, ze hasiera batean balorazio partehartzailea izango zana, inposaketan bihurtu da; Udalak ATTEST enpresari erositako produktuaren inposaketa.

Udalak, Balorazioa bere kabuz burutzea erabaki dau, sindikatu barik eta horrela ihardun da momento honetan.

ELA sindikatutik, “convidado de piedra” moduan joatekotan ez garela joango erabaki dogu. Langileen interesak defendatzea ez dator ikusle modura egotetik.

Gure aldetik, Udalari ATTEST enpresari erostitako produktua lehenbailehen aplikatzea eta langile guztiei errekurtsoak aurkezteko aukera emoteko eskatu dogu, atzerapen barik. Horra mugatu da langileen partehartzea. Beraz, Udal langilegoari informatzen deutsagu, balorazioa bere aurrikuspenak betetzen ez badauz, partehartzaile horreengana joan behar dabela azalpenak eskatzen, ta ez gugana.

Prozesu honekin batera, ELAk eta LABek agiri bat aurkeztu genuen Negoziazio Mahaian, Lanpostuaren Balorazio egin aurretik gitxiengo batzuk bermatzeko. Horreri guztiari muzin egin deutso Udalak eta martxoaren 22ko aktan agertu bezala, langieen intereseko gai guztiak mahai gainean utzi dauz Negoziazio Mahaiko Presidenteak.

Hori horrela, Udal langilego guztiari informatu behar deutsagu, besteak beste:

-          Balorazioak bardin gorantz zein beheratz.ez dago mugarik, ezta gitxiengorik ere, eta eroste ahalmenaren galera ekarri leiko langilegoari. Mahai gainean.
-          Udalhitz lan hitzarmeneko Soldata taulako mailarik ez da ezarriko, arau hori urratuz berriro ere.
-          Administrazio Elektroniko prozesuarekin, lanpostu askoren funtzino fitxak zaharkituta geratu dira dagoeneko, baina ez da holakorik kontutan izango.
-          Udalak oraindik ez dau ezelako dirukopururik zuzendu balorazioaren emaitzari aurre egiteko; 2018ko udal aurrekontuetan egoana -oso eskasa zana bestalde- hori ere ez zan onartu Osoko Bilkurean eta Aurrekontu prorrogatuan ez egoan txakur txiki bakar bat ere aurrikusita 2017an. Oraindik honetaz daturik ez dabe eroan Negoziazio Mahaira nahiz eta galdetu martxoaren 2ko batzarrean ere. Kontrasteko datua: Gernikako Udalak aurton amaitutako baloraziorako, Bermeoko Udalak aurrikusitakoa baino bikoitza zuzendu eban diruetan, langile kopuru murritzagoa izanik.

Laburbilduz, udal langileen interesei erantzungo deutson ezer ez dago Lanpostuen Balorazio honetan ez bada, langieen interesen kontrako efektua bideratzeko.
Bermeon, 2018ko maiatzean
Informatzen jarraituko dogu.

ELA SINDIKATUA

No hay comentarios:

Publicar un comentario