2009/02/05

GIZARTE EREDUAREN KANPAINA- ABERASTASUNA BANANDU


ELA SINDIKATUAK datozen hilabeteetan ABERASTASUNA BANANDU kanpaina abiaraziko dau.

Kanpaina honetan, gizartean aberastasunaren banaketa nola murriztu dan, SOLDATAK murriztuz, azalduko da. Aberastasunaren gaineko ZERGAK nola biltzen dabezan gure agintariek, aplikatzen ari diran POLITIKA FISKALEN bitartez, eta nortzuk ordaintzen ari garen ere azalduko da. Gobernuek zergakin batutako diruak GASTU SOZIALEAN gastatzen ez dabela ikusiko dogu, gizartearen beharrizan publikoekaz negozioak bultzatuz (arlo sozio-sanitarioa, nagusien ongizatea),eta amaitzeko, jasaten ari garen KRISIS FINANTZIEROAren ondorioak eta langileengana trasladatu dabezan galeren eraginak azalduko dira (ERE-ak, plantila murrizketak, soldata murrizketak berriro ere).

Gauzak ez doaz ondo: enpresek inoiz baino gehiago irabazten ebienean, soldatak KPI/IPCari lotuta mantendu euskuen. Orain galerak datozenean, errezeta bardina. Langileok eragin ez dogun krisia ordainarazi nahi deuskue. SOLDATAK EZ DIRA KRISIAREN ERAGILE. Beraz, langileek ez daukagu zertan pairatu ondorioak, gutxi batzuek euren irabaziak mantendu deien.

Informazio zabalagoa jaso nahi badozu, galdetu zure ELAko delegatuari.

Adi egon, izango diran Asanblea deialdiei.