Bermeoko Udaleko Osoko Bilkurak
uztailaren 20ko sesioan ELA sindikatuak RPT-ei aurkeztutako birjarpen
errekurtsoa aztertu zuen. Horretaz, 2017ko uztailaren 23an Juan Carlos Agirre
zinegotziak, bere udal taldearen izenean zera adierazi zuen Negoziazio Mahaia
hasi baino lehen:
ELA
sindikatuak “Relación de Puestos de Trabajo” RPT-ei aurkeztutako errekurtsoak
Udal Osoko Bilkurean aztertu zirala adierazteko. Horrekin batera honako hauek
ere adierazi zituen laburbilduz:
- Ez dabe bat egiten (EH-BILDUk) sindikatuak (ELAk) daukan
estrategiarekin: proposamen bat egiten dabe eta ez badau urteten, errekurtsoa
egiten eta kontentziosora joateko,
- Ez dabe ikusten ezertan laguntzen
dauanik udaleko langileen iragarki taulan jartzea holako ohar mehatsugile eta
iraingarriak ez dabela laguntzen eta gitxiago langileei kontatzen joatea,
- Ez dogu pentsaten egokia
danik guzti hau judizializatzea; negoziazio mahai ez balitzake egongo martxan ados,
baina mahaia martxan egonda ez dabela ulertzen estrategia hori.
- Orduan, barriro diñoe
edozein gauza berba egiteko telefonoak eta irekita dagozala, eta horrela
jarraitzen dabela diño.
Hau
ikusita ulertzen dugu Udal Zinegotzi eta Udal talde batzuek ez ulertzea hainbat
gauza, eta horiek argitzeko konplexurik ez ditugu:
- Legea betetzearen eginbeharra dute, erantzukizuna eurena da, eta hori
ez da negoziagarria;
- “vale todo” iharduerak zuzentzeko arbitroak daude, epaileak.
- Sindikatuek langileei informatu beharra dute, eskubidea bakarrik ez da:
eginbeharra da transparentziagaitik, eta guk ez diogu horri uko egingo.
- Gure sindikatuaren ohar informatiboetaz hitzegiteko gure telefonoak irekita daude, baita aparteko batzarrak burutzeko ere, Negoziazio mahaia bere eginbeharretarako zuzenduz, indargabetu beharrean.
Denak pixuzko
azalpenak, eta oinarrizko eskubideak demokrazian.
Agirre jauna atentzioa desbideratzen aritu
da, estrukturako lanpostuak zergaitik sortzen
ez dituzten Lanpostuen Zerrendetan (RPTetan) adierazi beharrean, hori ez egitea legearen kontrakoa da hain zuzen. Nahiago
izan du ELAren ohar informatiboetaz aritu. Udal Osoko Bilkurak gehiengoz, gai
hau judializatzea erabaki duela agertu digu. Eta duda barik informatuko
dugu errekurtsoaren emaitzataz. Erantzukizuna onartuko ote dute hartutako erabakiekin?.
Gure informazioa mehatsugilea eta iraingarria dela diñonean, ez dugu bat egiten afirmazio horrekin, guztiz subjetiboa dalako. Horren erakusgarri: mehatsuak eta irainak zertzuk diran kode penalera jo beharra dago (art. 169tik 161ra eta 208tik 210era) eta horretan ELA sindikatuko ordezkariak eta sekzio sindikala ez dira sartu. Adierazpen oso larriak eta fundamentu eta objetibotasun gabeko afirmazioak beraz, arbuiatu eta salatu behar doguzanak.
Amaitzeko, Agirre jaunari eta Udal taldeei adierazi nahi diegu berriro ere, Negoziazio Mahaia udal langileen interesekoak diran gaietaz hitzegiteko dirala; fede onez negoziatzeko eta gu horretan jarraituko dugu orain arte bezala. Tratu bera espero dugu Bermeoko Udaleko ordezkariengandik. Gure telefonoak irekita daude.
ELA
sindikatuak, langileen interesak eta eskubideak defendatzeko bide guztiak
erabiliko ditu. Informatzen jarraituko dugu.
Bermeon, 2017ko uztailaren 24an.