2009/05/20

MAIATZAK 21 - GREBA OROKORRA


Bihar Maiatzak 21 Greba Orokorra izango da.

ERE-ak, langileen kaleratzeak, zerbitzu publikoetako murrizketa, politika fiskalak gehiago daukanari zergak gitxituz, gastu sozilaren murrizketa eta aldi berean gobernuen superabit-ak, soldaten murrizketak eta orain gainera soldatak lanpostuak mantentzeagaz txantaiak patronalaren aldetik... ASKI DA!

Guzti honeek eta beste gehiago ere dira grebaren arrazoiak. Senideak..., lagunak... ezaguna..., denok daukagu baten bat langabezian dagoana, krisiaren ordainetan, ERE bat jota. Hau bai dala benetako pandemia eta ez gripe A dalakoa. ATZO EURAK ZIRAN GAUR AGIAN ZURI.

SOLIDARIOA IZAN ETA GREBARI EUTSI.

Egun horretarako, ELA sindikatuak mobilizazioak antolatu ditu. Gure kasuan Bilbon izango gara goizeko 09:00 etan Sagrado Corazon enparantzan bertan izango diran ekitaldietarako.

Bermeoko udaleko delegatuek animatzen zaituzte ekitaldietan partehartzera. Bermeon autobusa izango da ELA sindikatuak antolatuta Lameran goizeko 06:40 etan, baita kotxe partikularretan joateko, goizeko 08:00 etan Zubiaur tar kepa kaleko autobus geltokian izango gara (azokako eraikinaren aurrean).

Zatoz eta zure ahotsa entzunarazi!!!!

MAIATZAK 21 - GREBA OROKORRA