2021/04/22

Enplegu publikoaren egonkortasuna aldarrikatu dute Bermeoko Udaleko langileek.

Bermeo, 2021-04-22


Udaleko beharginen "%69" behin-behineko egoeran dagoela zalatzen dute.


Bermeoko Udaleko beharginek bat egin dute sindikatuek sektore publikoan deituriko lanuzteagaz.  


Bermeon ere, Udaletxearentzako lan egiten dutenen 10etik 7 dira aldibaterakoak, badira kasuak 2005etik ari dirala udaletxean. Behin-behineko egoera batean dagoz ordutik. Antzeko egoera bizi dute udaleko beste hainbat beharginek: "Kalkuluen arabera, Bermeoko Udaleko lanpostuen %69 behin-behinekotasun egoera batean dago". Espainiako legediak %8an kokatzen du erakunde publikoetan egon daitekeen gehienezko behin-behinekotasuna. Bermeoko Udalhitz lan hitzarmenean hiru urteko epearen barruan %6ra jeisteko konpromisua jaso zan 2008an baina ez da bete. Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoetan %40 ingurukoa da behin-behinekotasuna.

Greba egitea "ezinbestekoa" dela deritzogu. Enplegu publikoa sortu, indartu eta egonkortu behar da. Azken urteotan ikusi dugu beharginak ez direla egonkortzen, eta hori funtsezkoa da zerbitzu on bat eman gura bada. Kontsolidazioa ere giltzarria da. Urteak daramatzagu hemen, lanpostua eta herria ondo ezagutzen ditugu, eta esperientzia hori nabarmendu gura dogu. Lanpostuan urteak daramatzan beharginaren esperientzia kontuan hartu beharrekoa dela uste dugu. Bermeoko Udalean 300 langile daude momentu honetan. Gitxiengo zerbitzuak zenbait arloetan %100ekoak izan dira eta horreek kontatu barik, gainontzeko langileen aldetik jarraipen zabala izan da grebagaz.

2021/04/07

COVID-19 etabar....

 Hainbat gauza gertatu dira azken urteetan. COVID-19arena nabarmenena edo behintzat gure bizimodua aldatzera bultzatu gaituen garrantzitsuean. Blog-an informazio sartzea alde batera utzi behar izan dogu bestelakoei aurre egiteko. Etenaldia amaituta, indarberriturik bueltatzen gara zuei informazioa zabaltzeko asmotan.

Hona hemen azken sarreratik gertakizun nabarmenenak:

2019. otsaila. Bermeoko Udaleko hauteskunde sindikalak. 

2019. ekaina. Udal eta Foru hauteskundeak

2019.uztaila. Bermeoko Udaleko eta bere Erakunde Autonomoetako lanpostuen balorazioaren lehen informazioa banatzen da ELA sindikatuari.

2019. abendua COVID-19 pandemia zabaltzen hasi da munduan

2020. martxoa konfinamendua eta telelana.

2020. maiatza konfinamenduaren amaiera eta normaltasun barriaren hasiera.

2020.abendua Negoziazio Kolektiboa. Udal zerbitzuetako lan egutegi eta ordutegiak 2021erako.

2021.urtarrila. Negoziazio Kolektiboa. GOUP desagertzea eta GOS udal saila sortzea. RPT bateratua onartuta Udal Osoko Bilkurean urtarrilaren 29ko sesioan.

2021.martxoa. Negoziazio Kolektiboa. RPT2021 negoziazio. Lanpostuen Balorazioa. Produktibitate osagarria arautzea. Interinitatea %6ra jeisteko egonkortze prozeduak.

eta datozenak:

2021. apirilaren 22an GREBA ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAN. Zerbitzu publikoak indartu eta lanpostuak egonkortzeko legedia lortzeko helburuekin.


Kronologia honen atzean hainbat eta hainbat lan dago ELAko delegatuen partetik. Ezin dana aipatu baina informazioa zabaltzen arituko gara, gaiak jorratu ahala.

Zaindu!


Informatzen jarraituko dogu