2018/05/18

UDALHITZ LAN HITZARMENA 2008-2010 BETETZEKO, JARRAIPEN BATZORDEA IREKITZEA

INFORMAZIO OHARRA

GAIA:UDALHITZ LAN HITZARMENA 2008-2010 BETETZEKO, JARRAIPEN BATZORDEA IREKITZEA EDO NEGOZIAZIO MAHAIRA EROATEKO, EUDEL-EK EGINDAKO ERREKERIMENDUA (Apirilak 2018).

Dakizuenez, UDALHITZ 2008-2010 LAN HITZARMENA oraindik betetu barik dago, arlo askotan. Hori dala eta, EUDELek EAEko udal eta foru administrazioei, akordio horren jarraipeneko batzordea zabaltzeko eskatu deutse pasa dan hilean, besteak beste, ondorengo gaiak betetzeko:

-          Interinitatea 6% ra murrizteko neurriak.(art.168)
-          Eroste ahalmenaren berreskuratzea 2010-Urtarrileko soldata taulak berreskuratuz.
-          Lanaldia (art.12)
-          Oporrak (art.28)
-          Asunto partikularretako lizentziak (art. 60)
-          Berdintasun Planak (art.127)
-          Euskalduntze Planak (art.164)
-          Elkarkidetza aportazioak.

Hori horrela, pasa dan maiatzaren 3ko Negoziazio Mahaian gai honeek mahaigaineratzeko eskatu genuen eta maiatzaren 16ko 5588 data eta sarrera erregistrodun agiri bidez, barriro idatziz ere.

-          Bermeon, Interinitatea ondorengo mailetan dago: Udala %54, GOUP-en %83, KIROL P-en %72.
-          Bermeon, Eroste ahalmenaren berreskurapenarena aldarrikapen ezaguna da eta egoki ikusten dogu 2010eko Urtarrileko soldata taulak berreskuratzeari. Izatez, lanpostuen balorazioko oinarri eguneratua izan behar dala uste dogu. Udalak berriz gaia mahai gainean utzi dau aurreko batzarrean, akta zuzenketa eskatu ondoren 2018-05-03ko sesioan.
-          Bermeon, Lanaldia egokituta dago, baina arazoak izan dira hiru egutegiekin udalean eta beste batetan behintzat -Erresidentziako harreta zuzeneko zerbitzuan- txandekin etabar ere arazoak dagoz. Azken hau Lan inspekzioko errekerimendua ere badauka ihazko maiatzeko dataz eta oraindik zuzendu barik dago.
-          Oporrak: egokitu beharra dagoz TREBEP ean zehaztutako aintzinatasunagaitiko oporrak etabar egokituz.
-          Asunto Partikularretako lizentziak, egokitu beharra dagoz TREBEP ean zehaztutako moduetara.
-          Bermeon, Elkarkidetzako 2013.urteko aportazio instituzionala dago egiteke oraindik.

Honeri guztiari, 2018-2020 eperako Madrildik datozen soldata igoerak eta interinitatea murrizteko neurriekin lotura zuzena daukie batez ere LPGE 2018an barneratuta geratuko bai dira (ikusi BOE 2018-03-26 Resolución de 22 de marzo de 2018, de la Secretaría de Estado de Función Pública, por la que se publica el II Acuerdo Gobierno-Sindicatos para la mejora del empleo público y las condiciones de trabajo)

Hurrengo Negoziazio Mahaiarako gaizerrendan guzti hau sartu eta mahaigaineratzea espero dogu Udalaren aldetik.

Informatzen jarraituko dogu.
ELA SINDIKATUA


No hay comentarios:

Publicar un comentario