2014/01/27

GERNIKA-LUMOKO UDALEAN BILDUK EUSKERA ERABITZEN DU EMAKUMEAK LANGABEZIAN UZTEKO.

GERNIKA-LUMOKO UDALEAN DENOK LANPOSTUEN DEFENTSAN

Pasa den abenduaren 23an Plenoan onartu zuten modu probisionalean Euskara Plana. Bertan orain arte urteetan lanean dauden euskara zerbitzuko bi langileren lana ez zen kontenplatzen. Bi langileren funtzioak beste langileen artean banatzen ziren. ORAIN ARTE BAINO 2 LANPOSTU GUTXIAGO.

Pleno horretara, langileok, ELArekin batera, hurbildu ginen BILDUri jakinarazteko egiten dutena nazkagarria dela. LANGILE estruktural eta permanenteak, langileen ORDEZKARIak eta EMAKUMEAk bototzea higuingarria dela “se mire por donde se mire”.

Bilduk gure udaletxetik kanpo beti denostatu duen enplegu suntsiketa hemen Bilduko zinegotzi guztien botoarekin onartu dute. 2007tik egin gura izan duten garbiketaren azken golpea da. Etorri zirenean despido kartak banatu zituzten euskara zerbitzuan eta beste zenbait areatan, baina langileon ordezkariek egindako lan gogorra medio, EPAILEek eta INSPEKZIOak esan diete ezin dela horrelako “garbiketarik” egin, langileek eskubideak baditugula eta errespetatu egin behar direla. Baina orain, Zapatero eta RAJOYren murrizketak erabilita, erabaki dute enplegu suntsiketa ekartzea Gernika-Lumoko Udalera. Jasotako azken sententzia (hainbeste burrukatu duten langileak plantillan sartzeko permanente eta estrukturalak direlako, hain zuzen), Tribunal Superior de Justicia-k agindutakoa, ez zaie gustatu, ETA ERABAKI DUTE ENPLEGATU BATZUEK “EUREN” UDALEAN EZ DAUKATELA LEKURIK.

Azkeneko egunotan euskara zinegotziak enmiendakin bat presentatu du hurrengo plenora eramango duena plan definitiboa onartzeko. Enmindakinak adierazten du, bi langileetatik bat indultatu egingo dutela, baina beno, nor dira politikari hauek erabakitzeko “segun les venga en gana” zu bai, zu ez, bi ez bat ez. BILDUKO ZINEGOTZIEK ERE, ESPAINIAN GERTATZEN DEN ZENBAIT POLITIKARIEKIN (gogoratu valentziako telebista), LANGILEAK ZENBAKI MODURA ERABILIKO DITUZTE?

Zein izango da hurrengo pausua? Kaleratzea? DESPIDOA?

Langileen, ordezkarien, euskaldunen eta emakumeen aukako ekintza argi bat da Gernika-Lumoko Udalean gertatzen ari dena. Guretzat onartezina dena. Horrexegatik erabaki definitiboa hartuko den hurrengo plenora dei egiten dizuegu, urtarrilaren 29an, 19:00etan.



ENPLEGUA ETA LAN BALDINTZEN DEFENTSAN, GERNIKA-LUMOKO UDALETXEAN ERE!!!!!!

Gernika-Lumoko ELAko Sekzio Sindikala

No hay comentarios:

Publicar un comentario