2010/04/06

LANPOSTUEN ERREGULARIZAZIOA

Lanbide Hastapena eta Musika Eskolako udal langileen kontratazioa erregularizatzeko proposamena aurkeztu dau Udalak martxoaren 30ean.

Katalogazio Batzordean lanpostuen erregularizazioa behin eta berriz eskatu arren konpondu ez dana, orain konpontzeko bidea irekitzeko prest agertu da Udala, eskaintza mugatua izan arren. Poztekoa bai, baina oraindik 2009ko iraileko Osoko Bilkurako erabakiak epaitegietan errekurrituta daukaguz, erregularizazio hau bideratzeko bestelako biderik ez zalako hain zuzen.

ELA sindikatuak hainbat eta hainbat eskari erantzun barik izan ondoren: lanpostuak erregularizatu eta RPTan sartzeko eskariak, negoziaketa mahaia deitzeko eskariak, Alkatetzagaz batzarrak izateko eskariak...erantzuna izan dabe eta martxoaren 30ean gauzatu zan Alkatetzak deitutako batzarra.

Izan daiteke ere ELA SINDIKATUAK Gernikako Udalean egindako lanaren islada izatea deialdiarena. Kontratazio irregularren egoera salatu dauan bakarra ELA izan dalako Gernikan. Beste sindikatuek edo ezer ez edo kontrako jarrerak erakutsi dabez. Bermeoko Udalerako jarrera aldatzeko ahaleginetan dabiltza antza danez. Ea zenbat irauten deutsie.

ELAtik zera ohartarazten deutsiegu: Udal langileen eskubideak zapaltzeko proposamenak egin baino lehen, herritarren diruagaz ordaindu behar dauala Udalak gogoan izateko. Gogoratu 2007an gertatutakoa. “Sintonia” horrek ez dira langileen mesederako, eta sententziek bermatzen dabe guk esandakoak.

Kontratuen erregularizazioa ez dabe sindikatuek ezartzen, legeak baizik. Legea bakarra da danontzat eta urtenbidea ere bakarra izan behar da kontratu irregular guztientzat. Diskriminaziorik ez.

ELAk Bermeoko Udalean daukan gehiengo sindikalaren ahotsa entzunaraziko dau.

Informatzen jarraituko dogu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario