2025/04/02

NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA - BALANTZEA ETA ERRONKAK

  ELA sindikatuko delegatuok 2024.urteko balantzea egin eta aurtongorako erronkak aipatu gura ditugu.

BALANTZEA 2024


2024.urteak udal langileontzat ez digu aurrerapenik ekarri, kontrakoa baizik.  Adibide gisa, hauek dira ELA sindikatutik planteatu genituen gaiak eta Udal Gobernuak sistematikoki betetzen ez dituenak:


Mediku laguntzen Udal Araudiaren 14.artikulua aplikatzeari uztea, hau da dirulaguntzei KPI eguneraketak aplikatzea. Momentu honetan udalak aldebakarrez eguneraketa hau automatikoki aplikatzeari utzi deutso eta 2016ko prezioetan ari da dirulaguntza hauek onartzen. Hitzartutakoa bete ditzatela eskatzen diogu Udalari.


Berdintasun Plana udal langilegoarentzat ezartzeko, epez kanpo jarraitzen du Udalak aplikagarri dan legedia urratuz (Berdintasunaerako 3/2007 Legearen 45. artíkulua, RDLeg 5/2015 Enplegatu publikoaren Estatutuaren Testu Bateratuaren 7.Xedapen Gehigariarekin lotuta.) Indarreko legediak betetzea eskatzen diogu Udalari.


Honekin lotuta "sesgo de género" edo genero joerarik gabeko irispidedun lanpostuen balorazioa egitea ezinbestekoa da. Gogoratu beharra dago, sexuaren araberako diskriminazioa ere detektatu dugula jai eta gauen konplementuen ordainketetan, sektore feminizatu eta maskulinizatuen artean desberdintasunak sortuz udalaren barnean. 

Beraz, generoari lotutako barne diskriminazioekin amaitzeko neurriak hartu ditzala behingoz exijitzen diogu Udalari.


-Lan osasun eta Segurtasun Batzordea oso gutxitan bildu da 2024. urtean eta horretan jarraitzen du. ELArentzat langileen osasuna lehentasuna da.


-Martxan dagoen Egonkortze prozeduretan, zalantzak izan dituzten langileei eta afiliatuei laguntza eman diegu, eta sindikatutik afiliatuek laguntza juridikoa ere jaso dabe. 


Urtean zehar udal langileekin asanblada pare bat egin ditugu informazioa zabaltzeko, baita ere banakako kontsulta pertsonalak ere jaso ditugu, eta erantzuna eman.



ERRONKAK 2025


ELA sindikatuen lehentasunak lan baldintzen defentsa ahalbideratu eta hitzarmenaren eguneraketak burutzea dira. Horretarako negoziazioa da lehen pausua, borroka ere bai, eta horretarako antolaketa eta denon partehartzea ezinbestekoa da. 


Ondorengoak dira sakontu beharreko gaiak negoziazio mahaian:


- UDALHITZ lan hitzarmenaren eguneraketa negoziatu eta hitzartutakoa betetzeko exijitzen dugu, besteak beste enplegua eta lan baldintzak hobetuz. 

Aspaldi eskatu dugola ELAtik UDALHITZ-Bermeo testu bateratua osotzeko udalari. 2015ean negoziazio mahaian ELAri eskatu zitzaion lan hori burutzea eta burutu ondoren Udalak ez zuen beharrezko onespen prozedura bideratu eta bere horretan jarraitzen du nahiz eta araubideetan aldaketa ugari izan diren azken hamarkadan.


- ENPLEGU PLAN BARRIA BURUTZEA. Jubilazio aurreratuaren primak Udal honek kendu zituenetik ez ditu ordezko neurririk planteatu. ELAtik bai egin dugula: BFAko plana eredutzat hartuta, denborazko konpentsazioak ezartzea proposatu genuen edota bestelako neurriak negoziatzeko prest agertu ginen, eta Udalaren aldetik ez da erantzunik jaso.


- BERDINTASUN PLANAren negoziazioagaz hastea exijitzen dugu. Horretarako udalak diagnosia egin beharko du lehen pausu moduan baina ez da erantzunik jaso.


. DISKRIMINAZIO egoerak ezabatzea, retribuzioetako arloetatik hasita, eragin zuzena dutenak Gizarte Segurantzako prestazioen genero arrakalarekin, baina gainontzeko arlo guztiak ahaztu gabe.


. LAN ARRISKU PSIKOSOZIALAK. Diagnosia burutu eta neurri zuzentzaileak jaso ditzala eskatzen diogu Udalari batez ere udalean zaintzari lotutako arlo edo okupazio feminizatuetan. Lan Osasun eta Segurtasun mahaian horretan arituko gara burubelarri.




. FAMILIA ETA LANA BATERATZEKO NEURRIAK EGUNERATZEA. Legediak aldaketak ezarri ditu arlo ezbardinetan; hitzarmenaren eguneraketa ezinbestekoa da.


- UDAL LAN POLTSETAKO TRANSPARENTZIA HOBETZEA. Aspaldi ari gara eskatzen prozesu automatizatuak ezartzeko lan poltsetako eskaintzak bideratzeko momentuan, eta batez ere transparentzia hobetzeko ematen den publizitatean. Interesatuek bere posizio erlatiboa ezagutzeko eskubidea izan behar dute momentu oro, lan poltsaren hurrenkeratik haratago. Ereduak anitzak dira, Eusko Jaurlaritzako app-a edota Bilboko Udalak edo Foru Aldundiak ezarritako informazio sistemak. Egoera zuzentzeko lanean jarraituko dugu.


  • LAN OSASUN ETA SEGURTASUN BATZORDEA benetan martxan jarri eta eraginkorra izatea. Arrisku sikosozialen arloan martxan jarri zen diagnosiaren emaitzak ezagutu behar ditugu, neurri zuzentzaile egokien lanketa hasteko.


  • MAHAI NEGOZIATZAILEAK aldizkakoak izatea, maiztasun finko batekin eta gaiak aztertzeko denbora nahikoarekin.


- MEDIKU LAGUNTZA UDAL ARAUDIA. 2025.urterako prezio taula aplikatzea, onartuta dagoana exekutatuz eta aurreko urteetako ordainketa diferentziak kitatzea udal langilegoagaz.


MEDIKUNTZA LAGUNTZAK GAURKOTUA (incr.IPC estatal)

 

3,000%

0,600%

1,000%

1,100%

0,500%

6,100%

5,900%

3,400%

2,900%

año de aplicación

2015-2016

2017

2018

2019

2020

2021

2022

2023

2024

2025

gafas completas

37,04

38,15 €

38,38 €

38,76 €

39,19 €

39,39 €

41,79 €

44,25 €

45,76 €

47,09 €

gafas completas con cristal bifocal...

86,43

89,02 €

89,56 €

90,45 €

91,45 €

91,90 €

97,51 €

103,26 €

106,78 €

109,87 €

renovación cristales normales

24,69

25,43 €

25,58 €

25,84 €

26,12 €

26,25 €

27,86 €

29,50 €

30,50 €

31,39 €

renovacion cristales bifocales...

30,88

31,81 €

32,00 €

32,32 €

32,67 €

32,84 €

34,84 €

36,89 €

38,15 €

39,26 €

montura gafas normales

14,83

15,27 €

15,37 €

15,52 €

15,69 €

15,77 €

16,73 €

17,72 €

18,32 €

18,85 €

montura gafas bifocales

22,23

22,90 €

23,03 €

23,26 €

23,52 €

23,64 €

25,08 €

26,56 €

27,46 €

28,26 €

lentillas

61,74

63,59 €

63,97 €

64,61 €

65,32 €

65,65 €

69,66 €

73,77 €

76,27 €

78,49 €

protesis dental completa 2 maxilares

246,95

254,36 €

255,88 €

258,44 €

261,29 €

262,59 €

278,61 €

295,05 €

305,08 €

313,93 €

protesis dental completa un maxilar

123,46

127,16 €

127,93 €

129,21 €

130,63 €

131,28 €

139,29 €

147,51 €

152,52 €

156,94 €

piezas, cada una, máx 12u.

55,57

57,24 €

57,58 €

58,16 €

58,80 €

59,09 €

62,69 €

66,39 €

68,65 €

70,64 €

obturación, empaste o reconstruccion...

22,23

22,90 €

23,03 €

23,26 €

23,52 €

23,64 €

25,08 €

26,56 €

27,46 €

28,26 €

endodoncia, desvitalización...

49,39

50,87 €

51,18 €

51,69 €

52,26 €

52,52 €

55,72 €

59,01 €

61,02 €

62,79 €

implante osteointegrado

104,96

108,11 €

108,76 €

109,85 €

111,05 €

111,61 €

118,42 €

125,40 €

129,67 €

133,43 €

ortodoncia

308,67

317,93 €

319,84 €

323,04 €

326,59 €

328,22 €

348,24 €

368,79 €

381,33 €

392,39 €

audifonos, fonacion

370,42

381,53 €

383,82 €

387,66 €

391,92 €

393,88 €

417,91 €

442,57 €

457,61 €

470,89 €

material ortoprotesico

111,13

114,46 €

115,15 €

116,30 €

117,58 €

118,17 €

125,38 €

132,78 €

137,29 €

141,27 €

plantillas

38,28

39,43 €

39,66 €

40,06 €

40,50 €

40,70 €

43,19 €

45,74 €

47,29 €

48,66 €

psicoterapia, reeducacion del lenguaje

24,69

25,43 €

25,58 €

25,84 €

26,12 €

26,25 €

27,86 €

29,50 €

30,50 €

31,39 €

curso preparacion al parto

111,13

114,46 €

115,15 €

116,30 €

117,58 €

118,17 €

125,38 €

132,78 €

137,29 €

141,27 €

vehiculo invalido

370,42

381,53 €

383,82 €

387,66 €

391,92 €

393,88 €

417,91 €

442,57 €

457,61 €

470,89 €


Lan asko dago egiteke, aipatutakoak eta gehiago. 2025. urte honetan ELAko sindikatuko ordezkariok lanean jarraituko dugu langile guztien baldintzak hobetzeko; asko dago egiteko, eta borrokan jarraitu behar dugu.