Rajoy-ren 20/2012 EDL-k ezarri dauzan murrizketen artean Elkarkidetzako aportazio instituzionalak, abenduko extra, IT egoerako konplementuak eta hainbat murrizketa gehiago ezarri dauz 2013an ere eragina izango dabenak.
Elkarkidetzari jagokonez, pasa dan abenduaren 5ean Alkatetzak deituta, Elkarkidetzako bazkideen Asanblea burutu zan Osoko Bilkuretako gelan. Bertan, aportazio instutuzionaletik arriskuari jagokon %10 ordaintzen jarraituko dauala Bermeoko Udalak helarazi jakun langileoi.
Abenduko extraren ordainketa ezak, %7ko murrizketa suposatuko leuke gure soldatetan.
Bermeoko Osasun eta Gizarte Ongizate Udal Patronatoan atzo bertan, Enpresa Komiteari helarazi jakon 2013.urterako aurrekontuetako murrizketa ekonomikoen eraginak: lanpostuen suntsipena Patronato horretako arlo ezbardinetan.
Guzti honetaz eztabaidatzeko, Asanbleatarako deialdia zabalduko dogu.
Zure beldurra, euren indarra. Zatoz eta afiliatu.
2012/12/11
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario