2022/02/09

OTSAILAREN 10EAN, BIGARREN KONZENTRAZIO DEIA UDAL LANGILE GUZTIEI

OTSAILAK 10, EGUENAN, GOIZEKO 10:30ETAN GOIKO PLAZAN. BIGARREN KONZENTRAZIOA. 

 Zatoz! Udal langileen lan baldintzak defendatzera. 

Soldata galera gabeko balorazio baten alde!

Estabilizazio Prozesuak guztientzat, diskriminaziorik gabe!!

Garbitasuneko Greba lehenbailehen amaitzearen alde!!


Aurrreko eguastenean burututako konzentrazioarekin jarraituz, datorren otsailaren 10ean, goizeko 10:30etan bigarren konzentrazioan partehartzera deitzen deutsiegu Bermeoko Udaleko langile guztiei.



Azken egunetan, Alkatetzak udal langileei zuzendutako informazio eskaintza agiria ikusi dogu, baita Negoziazio Mahaiko deia ere, datorren astelehenerako. 

Informazio eskaintza ondo da, baina aurkeztutako eskariak ez dabe erantzunik jaso. Langileek behar daben informazioa galdera xume honeei erantzuna emotean datza: 

-Interino legez, estaltzen dodan udal lanpostua Establizazio Prozesuan aurrikusita dago,  bai ala ez? 

- Eta ez badago aurrikusita, zergaitik? Zein da motiboa?

Alkatetzak informazio eskaintza luzatu dau udal langileei; egun, abenduaren 28an Bizkaiko Boletin Ofizialean argitaratutako Alkatetza Dekretuaren jakinarazpenik ez jake luzatu  langile interesdunei. Eta urtarrilean zehar informazioa ahoz eta idatziz eskatu dabenek ere ez dabe erantzunik jaso.

Kolektiboki ere, ELAtik bi aldiz eskatu doguz interinoek estaltzen dabezan udal lanpostuen zerrendak Alkatetzari, udal erregistro bidez. Behar doguzan multzoak zehaztuz. Egun, ez dogu Alkatetzaren erantzunik jaso. Ea batzarraren aurretik jasotzen dogun, gure lan sindikala behar bezala burutzeko.

Eta negoziazio mahaiko deiarekin banandutako informazioak ere ez dau udal langileen eta sindikatu honen galderei erantzutzen. Ezta interinitatea %6ra jeisteko helburuari ere. Alkatetzak interinoen ia erdia estabilizazio prozesutik at utzi dauz abenduko LEP/OEParekin. Estabilizazio Planak agertzen dauan (%47,01) eta orain planteatu berri daben zerrendak oso urrun dagoz %6ko helburutik. Akaso %40an? Horreek dira kanpoan geratzen diran interino kopuruak.

Lanuzteak burutzeko beste gai bietaz ez dago barririk. Deitutako batzarraren gai ordean ez dago ez balorazioa ezta udal bulegoen egoera eta udal langileenganako eragin kaltegarriei buruzko ezer ere.

Aurreko guztiari lotuta, Udal Kiroldegiko monitoreak emoten ebien zerbitzua pribatizatu egin dau Bermeoko Udalak.



BERMEOKO UDALEKO LANGILEOK BADOGU KONZENTZAZIOAK EGITEKO ARRAZOIAK!!!

ZATOZ ZUREA DEFENDATZEN!!! ZATOZ ZURE ALKARTASUNA ERAKUSTERA!!

LAN BALDINTZAK HOBETZEKO BIDE BAKARRA DA!!


OTSAILAK 10, EGUENA, GOIZEKO 10:30ETAN GOIKO PLAZAN.

 




No hay comentarios:

Publicar un comentario