2009/09/25

URRIAREN 7AN, DANOK BILBORA!


ELA SINDIKATUAK, "ABERASTASUNA BANANDU" kanpainaren amaierarako ekitaldia antolatu dau Bilboko La Casilla-n datorren urriaren 7an, eguastena.

Danok dakizuenez, ELA sindikatuak krisiaren eraginak aurrikusirik eta 2009ko urtarrilean abiarazitako kanpaina honetan, bai Gobernuek bai enpresariek eskutik helduta, langile guztien eskubideak zapuzten aritu dirala salatu dau. ERE-ak, neoliberalismoan oinarritutako politika fiskal eta sozialak bideratu dira, eta hainbat eta hainbat atzerapen gure eskubideetan...

Langileon ahotsa entzu behar dabe eta horretarako, Bilboko ekitaldi honetan danon partehartzea garrantzi handia dauka.

Parte hartu gura daben guztiei lizentzia eskatu ahal jakie Udalhitz-eko 140.e) artikuluaren arabera. Autobusak izango dira.

Idatzizko informazioa lortzeko sakatu hemen.
Informatzen jarraituko dogu.

2009/09/04

ELAk salatu egiten du presoen eskubideekiko elkartasun espresiobideak desagertarazteko emaniko aginduak

Bermeoko udal langileei zenbait kartel erretiratzeko aginduei buruz, hona hemen ELA sindikaturen orri informatiboa:

TESTUA

2009/07/01

EL TRIBUNAL SUPERIOR DE JUSTICIA DEL PAIS VASCO ANULA LA RELACION DE PUESTOS DE TRABAJO 2005 DEL AYUNTAMIENTO DE BERMEO

El Sindicato ELA del Ayuntamiento de Bermeo recurrió la aprobación de la relación de puestos de trabajo 2005 en base a una grave falta de negociación. Ahora, cuatro años despues, la sentencia nº265/09 de la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco (TSJPV) nos ha vuelto a dar la razón.

En su resolución, la sentencia declara que el ACUERDO de fecha 3 de Diciembre de 2004 aprobado por el Ayuntamiento en Pleno, por el que se aprueba la plantilla organica y los presupuestos municipales para el año 2005 (BOB 22-12-2004) y la RPT (BOB 26-01-2005) es disconforme a derecho, con vicio de radical nulidad, y por ello la anula.

El tribunal ha considerado efectivamente demostrada la falta de negociación por parte del Ayuntamiento.

Queremos incidir en la actitud que el Ayuntamiento de Bermeo viene demostrando para con los y las delegadas del sindicato ELA, llegando incluso a la descalificación personal y la utilización de argumentos que no se ajustan a la realidad, tal como ha quedado demostrado una vez más. Se adjuntan algunas de las alegaciones utilizadas por el Ayuntamiento en contestación al recurso de ELA y que cada cual saque sus propias conclusiones, en virtud de la resolución ESTIMATORIA a nuestras pretensiones:




Aún hoy el Ayuntamiento de Bermeo continúa dejando fuera de la negociación con los sindicatos, temas que afectan directamente a los trabajadores y que tambien son objeto de negociación obligatoria por parte del Ayto.

Los delegados de ELA en el ayuntamiento de Bermeo reiteramos nuestra disposición a la negociación de todos los temas que nos afectan, sin perjuicio de ejercitar todas aquellas acciones sindicales que consideremos necesarias para la mejor defensa de los derechos de los/las trabajadores/as.

Como viene siendo costumbre, esta vez tambien ha tenido que ser una sentencia judicial la que nos dé la razón.

Por último, destacar el coste economico que para el erario público vienen teniendo este tipo de actuaciones, que sin duda pueden evitarse.

En Bermeo a 12 de junio de 2009
Bermeoko Udaleko ELAko Sekzio Sindikala

2009/05/20

MAIATZAK 21 - GREBA OROKORRA


Bihar Maiatzak 21 Greba Orokorra izango da.

ERE-ak, langileen kaleratzeak, zerbitzu publikoetako murrizketa, politika fiskalak gehiago daukanari zergak gitxituz, gastu sozilaren murrizketa eta aldi berean gobernuen superabit-ak, soldaten murrizketak eta orain gainera soldatak lanpostuak mantentzeagaz txantaiak patronalaren aldetik... ASKI DA!

Guzti honeek eta beste gehiago ere dira grebaren arrazoiak. Senideak..., lagunak... ezaguna..., denok daukagu baten bat langabezian dagoana, krisiaren ordainetan, ERE bat jota. Hau bai dala benetako pandemia eta ez gripe A dalakoa. ATZO EURAK ZIRAN GAUR AGIAN ZURI.

SOLIDARIOA IZAN ETA GREBARI EUTSI.

Egun horretarako, ELA sindikatuak mobilizazioak antolatu ditu. Gure kasuan Bilbon izango gara goizeko 09:00 etan Sagrado Corazon enparantzan bertan izango diran ekitaldietarako.

Bermeoko udaleko delegatuek animatzen zaituzte ekitaldietan partehartzera. Bermeon autobusa izango da ELA sindikatuak antolatuta Lameran goizeko 06:40 etan, baita kotxe partikularretan joateko, goizeko 08:00 etan Zubiaur tar kepa kaleko autobus geltokian izango gara (azokako eraikinaren aurrean).

Zatoz eta zure ahotsa entzunarazi!!!!

MAIATZAK 21 - GREBA OROKORRA

2009/04/29

MAIATZAREN 1EAN DANOK BILBORA


Aurtengo Maiatzaren Lehenengoak hiru aste barru egingo den matizaren 21eko greba egunaren giroa berotzeko balioko du.

"Maiatzaren Lehenean Bilboko kaleak zeharkatuko ditugu sindikalgintzaren ahotsa entzun dadin eta greba aurreko atarikoak gure indarraren erakusgarri izan daitezen. Maiatzaren Lehen honetan greba orokorra berotzeko aukera aparta dugu. Kalera atera beharra dago, aski dela esateko eta patronalaren xantaiari aurre egiteko". Hala hasi du Adolfo Muñoz, Txiki, idazkari nagusiak Maiatzaren Lehena aurkezteko egindako agerraldia. Berarekin Amaia Muñoa idazkari nagusiaren-albokoa izan da.

Goizeko 11:30etan mitina izango da Bilboko Gran Vían. Bertan parte hartuko dute Adolfo Muñozek, Txiki, eta Amaia Muñoak. Ondoren manifestazioa abiatuko da, Plaza Biribileraino.

Arratsaldeko 14:30etan ohiko bazkaria egingo da Barakaldoko BEC-en.

APIRILAREN 28A. LAN OSASUN ETA SEGURTASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA


Lan osasun eta segurtasunaren nazioarteko eguna dela-ta ELAk ekitaldiak antolatu ditu apirilaren 27 eta 28rako Iruñea eta Bilbon Euskal Herriak jasaten duen lan istripu kopuru handia salatzeko. Bermeoko Udaletik ere gure delegatuak bertaratu ziran atzo Bilboko ekitaldian.

ELAren iritziz, istripuen kopuruaren igoera oso lotuta dago prekaritasunarekin eta enpresariek Lan Arriskuen Prebentziorako legea ez bete izanarekin.

Egoera honi aurre egiteko beharrezkoa da : legeak dioena betearaztea enpresetan, negoziazio kolektiboaren bidez, modu integralean, prekarietateari irtenbideak bilatu eta administrazioari egin lezake eta egiten ez duena exijitu.

Aurten 21 langile zendu dira lan istripuen ondorioz Euskal Herrian.

2009/04/06

MAIATZAK 21, GREBA OROKORRA - HUELGA GENERAL




Dagoeneko jakingo dozuenez, ELA sindikatuak GREBA OROKORRA deitu dau datorren maiatzaren 21erako.

Harrigarria da jasotako kritikak, bai espainiako sindikatuen alditik baita bertoko alderdi politikoen aldetik ere (pnv eta psoe).

2008an GIZARTE EREDUAREN KANPAINA burutu genuen, politikoen norabideak eta patronalaren jokoaren helburu eta ondorioak salatzen.

Urtea amaitu baino lehen, norabide horreen ondorio gordinena ikusi dogu: KRISIS FINANTZIERO MUNDIALA, eta langilegoari ekarri deutsozanak: ERE-ak, DESPIDOAK, PATRONALAREN ESKARI NEOLIBERALAK (despidoak merketzea, kontratazietan malgutasuna..., eta bitartean politikariek zergen diruekin, gure diruekin laguntzen deutsie, IAE zerga murrizten deutsien bitartean. Nominadunok ordaintzen doguzan zergekin ordaintzen deutsie.

Oso arraroak gara greba deitzeagaitik..frantzesak bezain arraroak, 2009ko lehen hiruhilabetean greba orokor bi egin dabenak krisiaren arazoagaitik. Frantzia, CAV eta Nafarroak baino gastu sozial altuagoa daukana, langabetuen tasa baxuagoa daukana, presio fiskal altuagoa daukana...

Ba hemen ere neurriko erantzuna emon beharra dago.

MAIATZAREN 21EAN GREBA OROKORRA DEITZEKO ARRAZOIAK BADIRA BAI.

2009/02/05

GIZARTE EREDUAREN KANPAINA- ABERASTASUNA BANANDU


ELA SINDIKATUAK datozen hilabeteetan ABERASTASUNA BANANDU kanpaina abiaraziko dau.

Kanpaina honetan, gizartean aberastasunaren banaketa nola murriztu dan, SOLDATAK murriztuz, azalduko da. Aberastasunaren gaineko ZERGAK nola biltzen dabezan gure agintariek, aplikatzen ari diran POLITIKA FISKALEN bitartez, eta nortzuk ordaintzen ari garen ere azalduko da. Gobernuek zergakin batutako diruak GASTU SOZIALEAN gastatzen ez dabela ikusiko dogu, gizartearen beharrizan publikoekaz negozioak bultzatuz (arlo sozio-sanitarioa, nagusien ongizatea),eta amaitzeko, jasaten ari garen KRISIS FINANTZIEROAren ondorioak eta langileengana trasladatu dabezan galeren eraginak azalduko dira (ERE-ak, plantila murrizketak, soldata murrizketak berriro ere).

Gauzak ez doaz ondo: enpresek inoiz baino gehiago irabazten ebienean, soldatak KPI/IPCari lotuta mantendu euskuen. Orain galerak datozenean, errezeta bardina. Langileok eragin ez dogun krisia ordainarazi nahi deuskue. SOLDATAK EZ DIRA KRISIAREN ERAGILE. Beraz, langileek ez daukagu zertan pairatu ondorioak, gutxi batzuek euren irabaziak mantendu deien.

Informazio zabalagoa jaso nahi badozu, galdetu zure ELAko delegatuari.

Adi egon, izango diran Asanblea deialdiei.

2008/12/18

LANPOSTUEN KATALOGAZIOA-ABENDUA 2008

Kaixo sindikatuko kideok.

Bere sasoian informatu bezala, Katalogazio Batzordean aritu gara informazioa jasotzen, hasiera batetan joango ez ginela esan arren, sindikatu bakoitzaren representatibitatea kontutan ez zalako.

Hona hemen jasotakoa katalogazioan:

2008ko abenduan izandako Osoko Bilkurean Bermeoko Udalak Lanpostuen Katalogazioa onartu du.

Udalak emondako informazioaren arabera, katalogazioan lanpostuen baldintzak eta ezaugarriak finkatu behar ziren; besteak beste "complemento especifico" dalakoa osotzen duten ezaugarriak zehaztu behar ziren, hori bait da Udalak baloratu behar duena Lanpostuen Balorazio prozesu batetan. Baina ez da holakorik izan.

UDALHITZ lan hitzarmeneko 172 eta hurrengo artikulueta xedatzen da C.E. horretan sartzen dena. Hortxe daukazue informazio osoa. Zehaztu gabe utzi dutena, zera da, lanpostu bakoitzaren: disponibilidad, jornada ampliada, dedicación especial, penosidad, peligrosidad, nocturnidad, turnicidad...eta antzeko kontzeptuak. Hauek dira lanpostuen baldintzak eta ezaugarriak.

Bestalde, RPTan dauden lanpostuak baino ez dituzte aztertu, gainontzeko guztiak alde batera utzita: Antolakuntza eta Berhaz, Behargintza, Musika eskola, Turismo, GIZ, Lanbide Hastapena dira besteak beste Udaleko Plantiletan agertu gabe jarrituko dutenak. Berrantolaketarik ez da izan.

Singularizatu ezin diran lanpostuak singularizatuta mantentzeko asmoa dute. Mailaz mailako ezbardintasunak mantentzeko asmoa dute. Lan berdina-soldata berdina diogu guk.

Udalak katalogazio batzorde bat osotu zuen, baina helburu zehatzik gabe eta hona hemen emaitza.

Lanpostuen deskripzio fitxen irakurketa saioetaz aparte ezer gutxirako balio izan du Katalogazio Batzorde horrek. Eta hartutako erabakian sindikatuen onetsia dutela agertzen da. Gurea ez.

Hau da istoria. Plenoan onartutako lanak errealitatera egokitu gabeko lanaren istoria, langilegoaren arazoei irtenbidea emango ez diona eta hare gutxiago udalaren egiturari konponbidea. Denon kalterako dira bai langileentzat baita udal zerbitzuentzat ere.

Egin gabe geratu dena, balorazioan egiteko utzi dute azken katalogazio batzarrean. Desoreka zaharrak hortxe dagoz. Ea desoreka berriak behintzat konpontzen duten (soldata eskala bikoitzak etabar).

Gure sindikatua saiatu da guzti hauek aldatzen baina LAB sindikatuak ez ditu ELAren proposamenik onartzen langilegoaren onerako izan arren, eta agintariek hare gutxiago logikoa danez.

Egindako lanarekin ados agertu direnak EAJ eta LAB izan dira. Aspaldi gatoz esaten harreman istua dutela. Agintearekin dagoen sindikatua ezin da langileekin egon kontrajarrita daudelako batzuen eta besteen interesak.

Kromo aldaketetan aritu dirala somatzen dugu. Eta horrek emaitza bakarra du: langile asko kaltetuta irtengo dirala gutxi batzuen mezedetan 1991ean gertatu bezala. Istoria errepikatzeko bidean goazela dirudi. Hobe horrela ez izatea, gehiengo sindikal honentzat onartezina dalako.

Informatzen jarraituko dugu.

Bermeon, 2008ko abenduaren 15ean.

2008/10/31

UDALHITZ 2008-10 ONARTU DA BERMEOKO UDALEAN

Urriaren 29an izandako Osoko Bilkurean UDALHITZ 2008-2010 lan hitzarmena onartu da Bermeoko Udalean, bertoko hobakuntzak ere gehituta. Bozketa aho batezkoa izan zan, EAJ (9) eta EA (8) baiezko botoekaz.

Azken asanblean banandutako agirietan daukazue informazio guztia. Hala eta guztiz ere asanbleara etorri ez diranentzat ere badaukaguz kopia gehiago.

Mila esker afiliatu eta delegatu guztiei urte osoan zehar egindako lanagaitik:

- 2008ko martxoan: mahai negoziatzailearen eskaria Udalari.
- 2008ko apirilean eta maiatzean: Langileen Asanblea eta delegatuen mobilizazioak Bilbon (EUDEL) eta Erandioko Udalean ere, negoziazioaren alde.
- 2008ko uztailean: mahai negoziatzailearen eskaria Udalari.
- 2008ko urrian: Langileen Asanblea eta UDALHITZ lan hitzarmenari atxikitzeko eskaria.

Dakizuen moduan ELAren lanari esker daukagu lan hitzarmena. Zuen lanari esker.

Sinatutakoa betearaztea geratzen jaku. Aurrera beti.

ELAko Sekzio Sindikala Bermeoko Udalean.

UDALHITZ ONARTZEKO BATZARRA

ORRI INFORMATIBOA (2008-10-17)
NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA-UDALHITZ 2008

Gaur 2008ko urriaren 17an, goizeko 8:00etan, Bermeoko Udaleko ordezkariek eta Sindikatuetako ordezkariek batzartu dira UDALHITZ lan hitzarmenari atxikitzeko eta Bermeoko Udaleko hobakuntzak ere gehitzeko akordiora.

Ondorengo puntuak aztertu dira:
- Udalhitz testuaren aldaketak (aurrekoagaz konparatuta).
- Bermeoko Udaleko hobakuntzak aztertu eta atxikitzea. (2004ko lan hitzarmena eta Medikuntza Laguntzen Dekretua).
- Bermeoko Udaleko eta bere EEAA-etako Erretribuzio Taulak atxikitzea.
- 2007. urteko errekurtsoak erretiratzea (%1-arena eta asunto partikularretako 6 egunak).
- Lanpostuen balorazioa.

LAB sindikatuak UDALHITZ eko sinatzailea ez danez, negoziazioa hutsatik hasteko eskatu dau.

ELAk Eudel-en azken sei hilabeteko negoziaketetan hitzartutakoa Bermeorako ere sinatzeko asmoa agertu dau.

Apirilean deitu genuen Asanblean, Bermeoko Plenoko gelan “mobilizazioak zertarako?” galdetu euskuen. Negoziatzeko, erantzun jakie. Eta orain galdetu eurei: negoziatu hutsatik hasita zertarako? LABek planteatutakoagaz, udal langileak lan hitzarmen barik utzi nahi dauz, Germikako Udalean egin daben bezala 2006an.

Izandako batzarran bestalde, intereseko gauzak gertatu ziran:

- 2007. URTEKO ERREKURTSOAK: Udalak ez dauzala erretiratuko esan dau. Beraz, Udalhitz lan hitzarmeneko 60.1 artikulua ez da aldatuko, ezta erretribuzio taulak gaurkotuko ere. Errekurtso horreen emaitzari itxaron behar. Urteten diran neurrian aplikagarri izango dira hitzarmenaren gainetik.

- LANPOSTUEN BALORAZIOA: Aurreko lan hitzarmenetan sinatutakoa ez da Lan hitzarmen barrira trasladatuko. Testua nola egokituko dan galdetu ondoren, erantzuna zera izan da: "horretan lanean ari dirala dagoneko", katalogazio batzordearen erreferentzia eginaz. Baina danok dakigu katalogazioa eta balorazioa ez dirala gauza bera.

LAB sindikatua ados agertu da PNVgaz gai honetan.

Gauzak horrela, Negoziazio Kolektibo honetatik kanpo utzi dau Udalak gai hau, testuetan ez dalako agertuko horreri buruzko egokitzapenik. Lehen 2007rako egingo zan balorazioa, orain eperik gabe geratu da.

Gai honeetaz zuen eritsia agertu nahi baduzue ela@bermeo.org email bidez bidali daikezue. Erantzuna emongo deutsagu galdera guztiei.

UDALHITZ testua irakurtzeko animatzen zaituegu. urriaren 10eko Langileen Asanblean banandutako agiriak hain zuzen.

Urriaren Osoko Bilkurarako UDALHITZ testua onartuta egon daiala espero dogu, denbora egon badago eta.

Informatzen jarraituko dogu.
ELA SINDIKATUA

2008/10/27

2007KO ERREKLAMAZIOAK. ASUNTO PARTIKULARRETAKO 6 EGUNAK

Hainbat zalantza azaldu deuskue 7/2007 Legeak udal langileoi emoten deuskun 6 eguneko lizentzia dala eta. Zalantza horreek argitzen saiatuko gara:

2007an ELAko afiliatuok 6 eguneko lizentzia eskatu genuen. Udalean ez dago sententzia irmorik baina bai dagoala Osasun Patronatoan.

Udalhitz-en negoziaketan, errekurtsoak erretiratzeko eta testuan bertan 60.1 artikulua aldatu eta udal langile guztientzat 6 egunak izatea eskatu dogu 2008rako. Udalak ezetza emon dau. Ondorioz hau da egungo egoera:

Osasun Patronatoko langileek UDALHITZek aipatzen dauzan 4 egunak baino ez daukiez 2008rako, 5 egun 2009rako eta 6 egunak 2010erako. Baina 2007an errekurtsoa aurkeztu dabezan langileek berriz, 6 egunak daukiez 2008, 2009 eta 2010urteetarako, baita 2007an hartu ezin ebiezan 4 egunak ere.

Beraz, ELAk lortutako sententzia udal langile guztientzat aplikagarri izateko saiatu arren, ezin izan da lortu.

Aldi berean gogoratu, Udaleko langileen sententzia irmoa izan arte, UDALHITZek diñozan 4 egunak baino ez doguzala izango 2008an. Hala ere, eta 2008ko beste egun 2ak ez galtzearren, ihaz bezala aurton ere 6 egunak eskatzeko agiria banandu jatzue.

Eskari agiria ez badaukazue eskatu egizue zuen ELAko delegatuei.

2008/10/12

UDALHITZ 2008- EUDEL-EN ONARTUTA. ORAIN BERMEORA EKARRI BEHAR DOGU.

Irailaren 22an sinatu zan UDALHITZ lan hitzarmena 2008-2009-2010 urteetarako. Eudel-en aldetik (EAJ baiezko botoagaz eta EA eta PSEren ezezkoekaz), eta sindikatuen aldetik ELA, CCOO eta UGT-k sinatu dabe. LAB sindikatuak ez dau sinatu.

Orain, udal bakoitzak hitzarmenari atxikitu behar jako, bakoitzak daukazan hobekuntzak sartuz. Bermeoko Udalak 2008ko urriaren 17rako deitu dau negoziazio mahaia.

Lan hitzarmen hau izan da langileen gehiengoak eskatutakoa, aurrera pausua suposatzen daualako lanaldiaren murrizketan (asunto partikularretako lizentziak) lanpostuak sortzeko lagunduko dauana, eta ordainsari igoera duinetan ere (kpi+%1 urte bakoitzeko) erosteko indarra ez galtzeko.

Aldibaterakotasuna eta interinitatea ere %6ra murrizteko konpromezua sinatu da. Langileen subrogazioa jasota dago, udalak egiten dauzan kontratuetarako, langile horreei egonkortasuna lortzeko bidea irekiaz.

Pribatizazioak gelditzeko 2004an lortutako akordioa ere barriztu behar dogu Bermeon.

Gitxiengo soldata gaurkotu beharra dogu, batez ere, egoera txarrenetan datozen langileentzat: INEM, AUZOLAN eta antzeko lan hitzarmenetatik lanera datozenen ordainsariei duintasun gitxiengo bat emoteko.

Lanpostuen balorazioari ekiteko exijituko dogu, katalogazioaren ipuinak alde batera utziz.

Gauza asko bidean geratuko dira, inork dohain ezer emoten ez daualako, adibidez, txandaka edo gau eta jaietan lanean dagozanentzat lan ordutegia murrizteko neurriak, edo gaixotasun baja egoeran %100ean ordainsaria mantentzekoa, baina horren alde lanean jarraituko dogu. Langile guztien laguntza behar da horretarako.

Sinatutakoa betearazteko behar zaitugu.

Afiliatu zaitez! ZURE INDARRA, GURE INDARRA.


ELA sindikatuko Sekzio Sindikala Bermeoko Udalean.

2008/07/16

BARRI SORTA LABURBILDUTA

- 2007an bi aldiz kaleratutako gure delegatuak, epaiketa guztiak irabazi eta indemnizaziotaz aparte, readmisioa ere lortu dau.

- 2008ko UDALHITZ lan hitzarmenaren aurreakordioa lortu da.

- 2007an ELAko afiliatuek erreklamatutako Asunto Partikularretako 6 egunak lortu dira, dagoeneko ezarri dan jurisprudentzian agertu bezala (2008-07-01ko EAEko Epaitegi Gorenaren sententziak). Ondorioz, 2008tik aurrera Bermeoko udal langile guztiek 6 egun daukie eta ez lan hitzarmenak xedatzen dauzan 4egunak. LAB-eko delegatuek (E.A.E. anderearen ahotik) "jetada" legez izendatu ebien erreklamazio hau. Eta orain zer egingo ete dabe?

-2007an ELAko afiliatuek erreklamatutako Konplementu Espezifikoaren soldata masaren %1eko dirua ere hile honetan jakingo dogu zertan geratzen dan. Gaur bertan Gernikako Udalak erreklamazio hori onartu deutse udal langileei, sententziei itxaron barik.

2008/05/22

MAIATZAREN 22KO MOBILIZAZIOA. UDALHITZ

Bermeon 2008ko maiatzaren 22an.


Gaur hasi dira 2008ko Udalhitz lan hitzarmenaren aldeko mobilizazioak. Bermeko udaleko, Osasun Patronatoko eta Kirol Patronatoko ELAko delegatuak Bilbora joan gara ELA-CCOO-UGTk deitutako mobilizaziora EUDELen egoitzaren aurrean.

EUDEL,
LANGILEOK BORROKAN
NEGOZIAZIOAREN
ALDE !!!!

Informatzen jarraituko dogu.

MOBILIZAZIOAK HELDU DIRA. UDALHITZ.

MOVILIZACIONES EN LOS AYUNTAMIENTOS DE LA COMUNIDAD AUTONOMA DEL PAIS VASCO

Tras cinco meses de “presunta” negociación del acuerdo y convenio Udalhitz, los sindicatos presentes en la mesa negociadora, ELA, LAB, CC.OO. y UGT, hemos mantenido varias reuniones, en la que hemos apostado por la defensa del marco de negociación Udalhitz, alcanzado unos acuerdos (excepto LAB) mínimos de contenidos a conseguir y unidad de acción, ante el bloqueo al que nos ha llevado EUDEL.

Este compromiso de mínimos alcanzados por las fuerzas sindicales, se basan en:

. Mantenimiento y mejora de los servicios públicos dependientes de los Ayuntamientos, con especial atención en el empleo público, freno de las privatizaciones y control de las subcontratas existentes.
. Respeto y mejora a los derechos sindicales que asisten a las trabajadoras y trabajadores.
. Recuperación del poder adquisitivo de los empleados y empleadas municipales.
. Disminución del tiempo de trabajo.
. Disminución de la precariedad, con un control exhaustivo de interinidad.

Bajo estas premisas y dada la cerrazón de EUDEL en la negociación, nos vemos obligados a convocar movilizaciones en los Ayuntamientos de la Comunidad Autónoma del País Vasco, consistentes en:

. 22 de Mayo, de 11,00 a 12,00 horas, concentración de delegados/as en:

. Ayuntamiento de Gasteiz
. Ayuntamiento de Donosti
. Sede de EUDEL (Bilbao)

. 27 de Mayo, de 11,00 a 12,00 horas, concentración de delegados/as en:

. ARABA, frente a los ayuntamientos de AMURRIO y LAUDIO

. GUIPUZKOA, frente Ayuntamientos de TOLOSA, RENTERIA Y ZARAUTZ

. BIZKAIA, frente Ayuntamientos de ERANDIO, BARAKALDO y GETXO

Los días 6 y 12 de Junio, PAROS DE 1 HORA, de 12,00 a 13,00 horas, en todos los ayuntamientos de la CAPV, con concentraciones frente a las instituciones en la citada hora de paro.

El día 20 de Junio, PARO DE 24 HORAS en todos los ayuntamientos de la CAPV.

Los sindicatos convocantes, animan a participar en las movilizaciones planteadas a todas las trabajadoras y trabajadores afectados dentro del ámbito Udalhitz, ya que es la única forma posible de poder desbloquear la negociación del convenio, y obligar a EUDEL a dar los pasos para conseguir un buen acuerdo.


Euskadi, 15 de Mayo de 2008

ADMINISTRARIEN LAN BOLTSA-UZTAILA 2007

ADMINISTRARIEN LAN POLTSA (2007 URRIkoa)

2007ko urritik egin dogun modura, eta emondako informazioari jarraituz, zeinetan, ELAk Udal langile baten KALERATZEA publikoki salatu eban (bi aldiz kaleratuta sei hilabeteko epe barruan), eta gainera gure sindikatuko Delegatua zana; Bermeoko Udaleko ELA-ko Sekzio Sindikal honek informatzen deutsue Bilboko Kontentzioso-Administratiboko Salak emondako EPAIKETA bidez, arrazoia emon deuskula.

Epai horrek, bigarren kaleratzea eragin eban 1098 zenbakidun Dekretua “NULO” legez deklaratu dau, eta Udala kondenatu dau, langile honen READMISIOA aginduz, eta kobratu gabeko soldata guztiak ordaintzera bere lanpostura itzuli arte. Guk defendatutako tesiak konfirmatzera etorri da epailea; langile honek irizpide guztiak betetzen dauzala lanpostua betetzeko, bai titulazioa bai merituak.

Publikoki ukatu zan kaleratze hori gertatu zanik ere, hainbat komunikabidetan zabalduz; Administrarien Lan Poltsako epaimahaikideen objektibotasuna zalantzan jarriz, gaia pertsonalizatuz eta jazarpena eraginez ELAko delegatuengan eta Sekzio Sindikal honengan. Esan bezala jazarpena sufritu dogu. Hau da egia. Epaileak gure tesiak erabiliz arrazoia emon deutso langile honeri.

Gezurra, jazarpena eta langileen eskubide defentsaren zentzu okerragaz egoera hau eragin dauan sindikatuak hausnarketa egin beharra dauka. Hor konpon.

Berriro ere, epaiketa behar izan da bakoitzari berea emoteko.

ELA-ko Sekzio Sindikalak, langile honen berehalako laneratzea eta, kaleratu zanetik egun arte kobratu barik daukazan ordainsari guztiak emoteko exijitzen dau, udal langileen kontrako honelako praktika abusiboak baztertuz Udalean.

Informatzen jarraituko dogu.

Bermeon, 2008ko maiatzaren 19an.


BOLSA DE TRABAJO DE ADMINISTRATIVOS (octubre 2007)
Como continuación de las informaciones que, desde octubre 2007, venimos trasladando, en el que ELA denunció públicamente el DESPIDO de una trabajadora del Ayuntamiento (2 veces en seis meses), dándose la circunstancia de que la misma era Delegada de este Sindicato, la Sección Sindical de ELA informa a todos/as los/as trabajadores/as que la Sala de lo Contencioso-Administrativo de Bilbao y mediante SENTENCIA de nuevo, nos ha dado la razón.

Dicha sentencia ha declarado NULO el Decreto nº 1098 que dió lugar al segundo despido y ha condenado al Ayuntamiento a la READMISION de la trabajadora y el abono de todos los salarios dejados de percibir desde la exclusión hasta el reingreso. En la linea que defendíamos, la sentencia viene a decir que esta trabajadora tiene TODOS los requerimientos necesarios para cubrir la plaza, tanto titulación como méritos.

Distintas fuentes negaron públicamente utilizando los medios de comunicación, que se hubiera producido ningún despido, se puso en tela de juicio la objetividad de los miembros del Tribunal de la Bolsa de Trabajo de Administrativos; se acosó y personalizó el tema en los delegados de ELA y de esta Sección Sindical. Esta es la realidad. Los sindicatos que han creado esta situación a base de mentiras, acoso y un retorcido sentido de lo que es la defensa de los derechos de los trabajadores deberán reflexionar. Allá ellos.

De nuevo otra vez, ha tenido que ser una sentencia judicial la que ubique a cada uno en su sitio.

La Sección Sindical de ELA, exige la readmisión inmediata de la trabajadora y el abono de los haberes dejados de percibir desde la fecha del despido y erradicar cualquier práctica abusiva por parte del Ayuntamiento dirigido hacia los/as trabajadores/as.

Seguiremos informando.

Bermeo a 19 de mayo de 2008

2008/05/10

UDALHITZ 2008- ATZERA PAUSUAK

Udal eta Foru erakundeetako langileen lan hitzarmenaren negoziazio mahaia osotu da dagoeneko informatu dogun modura. Baina urtea aurrera eta EUDELek ez dauka negoziatzeko esperantzarik antza danez. Lehen hiruhilabetean negoziazio mahaia irekitzeko atzerapenak, gero protokoloa sinatzeko gora eta behera eta bitartean negoziazioko gaiak usteltzen...

Maiatzean negoziazio mahai horretako lau sindikatuen batu dira (ELA, LAB, CCOO eta UGT) eta mobilizazio egutegia adostu dabe:

- maiatzean sindikatuetako delegatuek mobilizatuko dira EUDEL egoitzaren aurrean eta bertan dagozan alkate batzuen udaletxeetan ere. Bitartean, langileei egoeraren barri emon eta asanbleak deituko dira mobilizazio plangintza helarazteko.

- Ekainean lan uztean izango dira eta beharrezkoa bada greba ere.


Informatzen jarraituko dogu.

2008/03/11

UDALHITZ 2008 NEGOZIAKETA EUDEL-EN

UDAL ETA FORU ADMINISTRAZIOA
CONSTITUIDA LA MESA DE UDALHITZ


El 28 de Febrero, se ha constituido la mesa de negociación de Udalhitz. La representación en la mesa por la parte sindical, es la siguiente:

. ELA ................ 56,32% ............................... 8 representantes
. LAB ................ 28,26% ............................... 4 representantes
. CC.OO. ........... 15,41% ............................... 2 representantes
. UGT ............................................................. 1 representante (LOLS)

Por tanto, ELA tiene amplia mayoría en el sector, lo que no obsta para que podamos realizar planteamientos conjuntos con otras fuerzas sindicales, siempre que coincidamos en la consecución de los objetivos, que no es otro que conseguir un buen convenio para las trabajadoras y trabajadores de la Administración Local y Foral de Euskadi.

En esta primera reunión, EUDEL señala que nos va a presentar a los sindicatos un PROTOCOLO PREVIO para “delimitar el ámbito de negociaciones”, e intentar que los sindicatos renunciemos a reclamar cuestiones establecidas en distintas legislaciones, en clara referencia al Estatuto Básico, y más concretamente a los 6 días de permiso reclamados por ELA en la vía jurisdiccional, al haberse negado EUDEL a su aceptación. De igual modo, nos reprochan el haber reclamado el 1% adicional destinado al complemento específico de las pagas extras, derivado de la Ley de Presupuestos Generales del Estado del 2007, y que este año, 2008, también establece.

Desde ELA, le hemos contestado que tendremos que ver el citado protocolo, pero desde luego NO VAMOS A RENUNCIAR a mejoras para las trabajadoras y trabajadores, vengan de donde vengan, de Madrid ó Bruselas.

EUDEL ha dicho, que si no se firma el protocolo, la negociación irá en un sentido, parece que restrictivo. Mal empezamos, si antes de comenzar, se ponen condicionantes y palos en las ruedas. Y desde luego se ha empezado tarde, estableciendo la siguiente fecha de reunión para el 4 de Abril. Las trabajadoras y trabajadores del sector, deberemos ser los catalizadores para acelerar la negociación del convenio y la consecución de un buen acuerdo.

En los próximos días os haremos llegar la plataforma completa presentada por ELA para la negociación con EUDEL.

Euskadi, 29 de Febrero de 2008




UDAL ETA FORU ADMINISTRAZIOA
UDALHITZ-en MAHAIA OSATU DA

Otsailaren 28an Udalhitz-en negoziazio mahaia osatu da. Sindikatuei dagokienez, hauxe da ordezkaritza sektoreko mahaian:

. ELA ................ %56,32 ............................... 8 ordezkari
. LAB ................ %28,26 ............................... 4 ordezkari
. CC.OO. ........... %15,41............................... 2 ordezkari
. UGT ............................................................. ordezkari 1 (LOLS)

Ondorioz, sektorean ELAk gehiengo zabala izan arren, beste sindikatuekin planteamendu amankomunak egiteko prest dago, betiere helburuetara iristeko
adostasuna lortzen badugu, Udal eta Foru administrazioko langileentzat hitzarmen ona lortzen badugu alegia.

Lehenengo bilera honetan, sindikatuei “negoziazioen eremua mugatzeko” AURRE-PROTOKOLOA aurkeztuko digula azaldu du EUDELek. Sindikatuok legeri ezberdinetan zehaztuta dauden hainbat gai ez eskatzea da euren helburua; hala nola Oinarrizko Estatutuan jasota dauden baimeneko 6 egunak, ELAk bide jurisdikzionaletik erreklamatu dituenak, eta EUDELek onartu ez dituenak. Modu berean aparteko ordainsariak osatzera zuzendua zegoen %1 gehigarria erreklamatzea aurpegiratzen digute, 2007ko Estatuko Aurrekontu Orrokorretako Legetik eratorria eta aurten ere, 2008an zehazten dena.

ELAtik, aipatu protokoloa ikusi beharko dugula erantzun diegu, baina argi dago EZ DIEGULA UKO EGINGO langileen lan baldintzen hobekuntzei, datozen tokitik datozela, Madrildik edo Bruselatik.

EUDELek dioenez, protokolo hori sinatzen ez badugu, negoziazioa zentzu bakarrean joango da, antza denez zentzu murriztailean. Gaizki gabiltza, hasi baino lehen baldintzak eta oztopoak jartzen badituzte. Argi dago berandu hasi direla, hurrengo bilera apirilaren 4rako jarriz. Sektoreko langileak hitzarmenaren negoziazioa bizkortzeko eta akordio on bat lortzeko katalizatzaileak izan behar dugu.

Hurrengo egunetan EUDELEkin negoziatzeko, ELAk aurkeztu duen plataforma osoa helaraziko dizuegu.


Euskal Autonomi Elkartea, 2008ko otsailak 29