2016/06/16

Negoziazio Kolektiboa

2016ko ekainaren 15
Afiliatuen asanblea burutu da Negoziazio Kolektiboaren nondik norakoak azaltzeko.
Instituzioak oraindik ez dau eskaintza seriori aurkeztu erosketa ahalmen galdua berreskuratzeko udal langileen aldetik; busturialdeko gainontzeko udalerrietan bai ordea.
Hiru batzar eta hiru hilabete daroaguz udal langile askoren kontratazioak legeztatzeko lanean; legezkotasunari buruzko txostenik ere ez deuskue aurkeztu oraindik. Nola jakin horrela non dagoan zuzentzekoa? 
2012an adostutakoak aurrera eroateko aurrekontu-partidak ezabatu nahi dabez. Sinatutakoa betetzeko gai ote dira?

ELA ko udal langileok ez dogu horrelakorik onartuko. Ekainaren 21ean konzentrazioa Negoziazio Mahaiaren aurrean, Kulturetxean arratsaldeko 16:50etan.
Udal hitzarmenaren alde!
Murrizketa gehiagorik ez!
Hitzartutakoa bete!

No hay comentarios:

Publicar un comentario